Pertsona bat zauritu da Iruñean, PA-30 errepidean bi autok eta kamioi batek talka eginda
07:15ean bi autok eta kamioi batek talka egin dute Iruñeko ingurabidearen 10. kilometroan. Autoetako baten gidaria ibilgailutik atera behar izan dute suhiltzaileek, eta hainbat zauri ditu.