La Oreja bueltan da... Amaiarekin?
Urtebete sare sozialetan argitalpenik gabe egon ostean, talde donostiarrak irudi zuri bat argitaratu du, eta Instagrameko profilaren biografian esaldi hau irakur daiteke: "Elkarrekin bakarrik du zentzua". Gainera, duela urtebete Leire Martinezen martxa iragartzeko argitaratutako komunikatua ezabatu dute.