Kirolakeitb.eus, kirolaren eta kirolarien plaza digital berria aurkeztu dute
EITBren kirolen atari berriak aukera zabalagoa, intuitiboagoa eta ikus-entzunezkoagoa eskainiko du, esperientzia bisual biribila izateko. Zuzeneko emanaldiek protagonismo handiagoa izango dute, eta Zuretzat atalean erabiltzaile bakoitzak bere eduki gustukoenak bildu ahal izango ditu.