Maialen Rodriguezen kartelak iragarriko ditu aurtengo Tolosako inauteriak
Karnabalak ate joka ditugun honetan, Tolosako inauterien kartela aurkeztu dute gaur. Hirurogei lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Maialen Rodriguez tolosarraren lana izan da irabazlea. Era berean, Ostegun Gizenean inauteriei hasiera emango dien txupinazoa Pintxana Txarangak jaurtiko duela ere eman dute jakitera.