Martxoaren 3ko sarraskia oroitarazteko artelan berri bat egin dute Gasteizen, jatorrizkoaren gainean
Gasteizko Zaramaga auzoan, Martxoaren 3ko sarraskian oinarritutako jatorrizko muralaren gainean artelan berri bat egin dute. Pinturak 180 metro koadroko azalera hartzen du, eta jatorrizkoaren konposizioa eta aldarrikapen-mezua errespetatzen ditu.