EAEko medikuek bigarren greba eguna dute gaur
Osasun Ministerioak onartu nahi duen Estatutu Markoaren zirriborroaren aurka Espainiako Estatu osoko medikuek deitutako lau eguneko grebarekin bat egin du Euskadiko Medikuen Sindikatuak. Gaurko elkarretaratzeak Gurutzetako Ospitalean eta Donostia Ospitalean izango dira. Ostiralera arte, ospitaleek eta anbulatorioek gutxieneko zerbitzuetan egingo dute lan, eta larrialdiak eta halabeharrez artatu behar diren patologiak dituzten pazienteei soilik emango diete laguntza.