Harrera hunkigarria egin diote Donostian Mikel Zabalzaren omenezko autobus martxari
Guardia Zibilak duela 40 urte hil zuen autobus gidari nafarraren kasua oroitzeko ekimenaren amaieran, ekitaldia egin dute igande eguerdian Boulevardean. Zabalzaren senideek "egia, justizia eta erreparazioa" eskatu dituzte bertan. Era berean, euskal erakundeei "akuilu" gisa aritzeko eskatu diete auzia behingoz argitzeko.