Konponduta daude Lasarte-Orian eta Abanton izandako trafiko eragozpenak
Ostiral goizeko lehen ordua konplikatua izan da euskal errepide sareko puntu askotan, istripuak izan baitira han eta hemen, baina egoera bere onera itzuli da jada denean.
Ostiral goizeko lehen ordua konplikatua izan da euskal errepide sareko puntu askotan, istripuak izan baitira han eta hemen, baina egoera bere onera itzuli da jada denean.
Pedro Sanchezek iragarri duenez, PSOEko talde juridikoak Leire auziari buruzko dokumentazio guztia aztertzen ari da, alderdiaren "ohorea" babesteko ekintza egokiak abiatzeko. "Nire gobernua gobernu garbia da, nire alderdia alderdi zintzoa da eta, oroz gain, ustelkeria gutxi batzuen kontua da", azpimarratu du.
Azken urtean 12.434 lanpostu sortu dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Enpleguaren urte arteko bilakaera positiboa izan da eraikuntzan (% 1,2) eta zerbitzuetan; aitzitik, % 0,2 egin du atzera industrian eta lehen sektorean.
Emakumeak zaintzaile gisa lan egiten zuen adinekoen egoitzetan eta etxebizitzetan, eta ustez bertan lapurtzen zituen bitxiak. Ertzaintzak pieza ugari berreskuratu ditu Azpeitian egindako miaketa batean.
Elkarteak mezua bidali die udaldia Bernedoko udalekuetan igarotzeko eskaera egin duten 200 familiei, eta azaldu die "abokatuarekin lanean" ari direla haur eta familientzako "aukera eta alternatiba egokienak diseinatzeko". Arabako Foru Aldundiak debekua ezarri ostean Instagram sare sozialean elkarteak duen profilean mezua partekatu du, "triste eta kezkatuta" daudela esanez eta salatuz "legezko betekizun guztiak bete arren" ukatu diotela Dorrekoa elkarteari udalekuak antolatzeko aukera.
Urdaibaiko biosferan paratutako kamerek irudi ikusgarriak utzi dizkigute beste behin. Oraingo honetan, azeri kumeak ikus ditzakegu jolasean, ardien begiradapean. Hainbat hegaztiren egunerokoa ere jarrai daiteke: koartzatxoa txitekin habian, beltzaran bat, hegazti harrapakari bat eta okil handiak.
Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta lehen lehendakariordea PSOE "ataka zailean" jartzen ari diren ustezko ustelkeria auzien inguruan mintzatu da. Horren ustez, "egoera larria da", eta buruzagi sozialistak azalpenak eman beharko ditu. Auziek Jaurlaritzan izan dezaketen eraginaz galdetuta Bengoetxeak erantzun duenez, Jaurlaritzak "euskal agenda du" eta "ez da despistatzen".
9.000 euroko isuna ezarri dio Sarrea elkarteari, bai eta 3 urtez dirulaguntza publikorik jasotzeko dekua eta 3 urtez adin txikikoekin aisialdiko jarduerak antolatu edo egiteko inhabilitazioa ere. Sarrearen ordez udalekua antolatu nahi zuen Dorrekoa Kultur Elkarteari atzera bota dio baimen eskaera, Sarrearen inhabilitazioa saihesteko entitate instrumental gisa funtzionatzea leporatuta, lege-iruzurra litzatekeelako.
Mendian jardunaldiak musika eta umorea eskainiko ditu hilaren 7an Bilbao BBK Live jaialdia hartzen duen eremuan, Musika Tresna Birziklatuen Cateura Orkestraren, Suakai Philharmonic nafar taldearen eta Grison musikari eta umoristaren eskutik.
Ekaineko lehen asteburu honetan, fronte berri bat izango dugu, eta hodeitza nagusi izango da larunbatean; igandean, berriz, tenperaturak nabarmen egingo du gora.