Nafarroan harrera zentro batetik atxikitako sei urteko mutil bat erreskatatu dute
Foruzaingoak haurraren bi senide atxilotu ditu eta beste hiru pertsona ikertzen ari da, autoz egindako ihesaldi arriskutsu baten ondorioz.
Foruzaingoak haurraren bi senide atxilotu ditu eta beste hiru pertsona ikertzen ari da, autoz egindako ihesaldi arriskutsu baten ondorioz.
39 herrialdetik Nepalera joandako 590 atzerritar daude desagertuta. Bestalde, Rasuwagadhi Proiektu Hidroelektrikoko tunel batean hasitako bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Harrera etxeak gainezka eginda daude Ceutan, eta artatu ezin dituzten pertsonak, kale gorrian. Hori dela eta, goizean liskarrak izan dira Loma Colmenar izeneko gunean, eta Poliziak airera tiro egin du migratzaileak kontrolpean izateko. Bien bitartean, herritarrak, suhiltzaileekin batera, kalera atera dira mobilizatzera.
Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual trans eta intersexualen elkarteak Bruno Santamaría Razo mexikar gidoilari eta zuzendariaren film luzeari eman dio saria.
Igandean hartu zuten atxilo, 01:00a aldera. Emakumeari larrialdietara lagundu zioten foruzainek, eta etxera itzuli zen ordu batzuk geroago; gizona, berriz, polizia-etxera eraman zuten.
Atzo, igandea, amaitu ziren Bilboko jaiak eta datorren irailaren 3a baino lehen dena batuta egongo da.
Ikuskizunetako teknikariei bandera urdina eman diete; marroia, berriz, ETSri, "Bizkaiko hiriburuko jaiak beren interesen mesedetan erabiltzeko estrategiagatik".
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.