Osasun sailburuak akatsa onartu du iraungitako txertoen inguruan, eta berriro txertatu behar ote diren aztertzen ari dira
Txertoen Euskal Aholku Batzordeak erabakia zuen kaltetutako pertsonak berriz txertatzea, baina Sendagaien Espainiako Agentziatik gaur iritsi den txosten batek gomendatu du haurrak berriro ez txertatzea eta iraungitako txertoa hartu zuten bost helduei baino ez jartzea berriro txertoa.