PSE-EEren eta EAJren arteko enegarren polemika, euskara dela eta
Eneko Anduezak Voxek eta PPk defendatzen duten lehentasun nazionalarekin parekatu du EAJk eta EH Bilduk adostutako Enplegu Publikoaren Legearen erreforma.
Eneko Anduezak Voxek eta PPk defendatzen duten lehentasun nazionalarekin parekatu du EAJk eta EH Bilduk adostutako Enplegu Publikoaren Legearen erreforma.
Enpresek ezartzen dituzten lan baldintzek, prebentzio faltak eta osasun publikoaren ahultzeak langileen osasun egoera nabarmen okertu dutela salatu du ELA sindikatuak. Hego Euskal Herrian "absentismoa % zerokoa" dela esan du Pello Igeregi ELAko lan osasuneko arduradunak, eta langileak kriminalizatzea leporatu die Alderdi Popularrari eta Confebaski.
Amaitu berri diren 2026ko sanferminetako balantzean, Joseba Asiron Iruñeko alkateak azpimarratu du jaietan "giro ona, errespetua eta Udalak antolatutako ekitaldietan parte-hartze bikaina" izan direla nagusi.
Herritar batek eman dio abisua Ertzaintzari, 07:30ak aldera pertsona bat uretara erortzen ikusi duela esanez. Abisua jaso ondotik, bilaketa lanak hasi dituzte Faisaien uhartearen inguruan.
EUSTATen arabera, 2025ean EAEko familiek, batez beste, 38.800 euro gastatu zituzten, eta kopuru horretan etxebizitzak hartu zien gastuaren herena baino gehiago (% 34,5).
PSErekin izandako azken ika-mika baretu nahi izan du Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, eta Eneko Andueza buruzagi sozialistak esandakoak "komunikabideen ingurura eta hauteskunde-kanpainara" mugatu ditu, "oraindik hilabete asko falta badira ere".
Zuberotar kantautoreak hitzordu bikoitza du publikoarekin: azaroaren 21ean, Getxon, eta azaroaren 28an, Donibane Lohizunen. Bere ibilbideko kantu esanguratsuenak, Zuberoako kantu tradizionalak eta hainbat kolaborazio entzun ahalko dira emanaldiotan, eta ETBk Getxokoa filmatuko du.
Alderdi guztiek, Voxek izan ezik, lege berria onartu dute. Eskubideak, zerbitzuak eta prestazioak zabaltzea aurreikusten du arau berriak.
Donostiako Piratek aurtengo jaietako egitaraua aurkeztu dute; abuztuaren 8an lehertuko da jaia Flamenkan, eta, besteak beste, Mirua, Anari, Neomak, Tapia eta Leturia eta Skabidean taldeen musikaz gozatu ahal izango da. Abuztuaren 10ean, astelehena, egingo da Piraten Abordatzea.
Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) urtearteko tasa % 3,2koa da EAEn (hirugarren hilabetez jarraian), eta % 2,7koa Foru Erkidegoan, Espainiako Institutuak asteazken honetan argitaratutako datuen arabera.