PSOEk 9 puntuko aldea atera dio PPri CISen iraileko barometroan
Espainiako hauteskunde orokorrak gaur izanez gero, sozialistek botoen ehuneko ia 33 lortuko lituzke, eta popularrek, aldiz, ehuneko ia 24.
Espainiako hauteskunde orokorrak gaur izanez gero, sozialistek botoen ehuneko ia 33 lortuko lituzke, eta popularrek, aldiz, ehuneko ia 24.
Manifestariek errepidea itxi ostean, txirrindulariek ezin izan dute helmugarainoko bidea egin Espainiako Vueltako azken etapan, Madrilen.
Manifestariak ibilbideko azken kilometroan sartu dira, eta errepidea erabat okupatu dute. Pelotoia zenbaitetan gelditu ostean, lasterketako antolatzaileek etapa bertan behera uztea erabaki dute.
Beste gizon bati hainbat ebaki egin dizkio bart gauean, kuter batekin antza. Epailearen esku utzi dute jada.
3.000 bat pertsonak egin dute bat Iruñean Palestinaren alde Euskal Herria zeharkatzen ari den martxarekin. Hain zuzen ere, Hendaian amaituko da, hilaren 20an.
Milaka lagun bildu dira igande honetan Donostian, Ernai ezker abertzaleko gazte erakundeak deituta, independentziaren alde. Halaber, Jon Paredes Manot 'Txiki' eta Angel Otaegi omendu dituzte, fusilatu zituzteneko 50. urteurrenean. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak egungo gazte belaunaldiek "borrokaren lekukoa hartzeko" borondatea dutela esan du. "Ekiteko garaia da", adierazi, eta hilaren 27an Iruñeko Anaitasunan eta azaroaren 20an Bilbon mobilizatzeko deia egin du.
Gipuzkoako Fiskaltzak 45 urteko kartzela-zigorra eskatu du akusatuarentzat, eta ostegunean amaituko da epaiketa, aurreikuspenen arabera.
Erraustegiaren kontrako plataformak deituta, giza katea egin dute Kontxako hondartzan. Protestak bidea egin du Alderdi Ederretik Kontxako hondartzaraino, traineruekin batera itsasoan zabaltzeko. Manifestariek Zubietako erraustegia ixteko eskatu dute, ‘Errausketarik EZ!’ lelopean. Erraustegia elikatu beharrean, birziklatzea dela bidea nabarmendu dute.
"Donald Trumpen eta Rubio idazkariaren presidentetzapean, aliantza hau sendotzea lortu dugu, eta biziki eskertzen dugu", esan du Israelgo lehen ministroak.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak babestu egin ditu Espainiako Vueltan Palestinaren alde egindako mobilizazioak. Horren hitzetan, Espainia "herri anitza da" bere lurraldetasunean, baina bat egiteko gai da bidezko kausak eta giza eskubideak babesteko. Malagan (Andaluzia) egindako hitzaldi batean egin ditu adierazpen horiek Sanchezek.