Sama Abdulhadi, Octave One eta Helena Hauff, Dantz Festival jaialdiko kartelburuak
Musika elektronikoko Donostiako jaialdiaren bederatzigarren edizioa abuztuaren 29an eta 30ean egingo dute, Miramongo anfiteatroan.
Musika elektronikoko Donostiako jaialdiaren bederatzigarren edizioa abuztuaren 29an eta 30ean egingo dute, Miramongo anfiteatroan.
Kontzentrazioak 19:00etan izango dira, Hego Euskal Herriko udaletxeen aurrean. Merkataritza harremanak eteteko eta Israel isolatzeko zigorrak martxan jartzeko eskatu du.
Itziar Urtasun zinegotziak esan du plaza Biribilean aritzea proposatu ziela, eta artistak izan zirela eskaintzari "uko" egin ziotenak.
Gazteluko plazan bildutako profesionalek manifestu bat irakurri dute hiru neurri nagusi eskatzeko: kazetarien eta hedabideetako langileen aurkako erasoak berehala bertan behera uztea; hilketa bakoitzari buruzko nazioarteko ikerketa independenteak irekitzea; eta kaltetutako lurralde guztietan prentsak, tokikoak zein nazioartekoak, askatasunez zirkulatzeko eta lan egiteko berme eraginkorrak ematea.
Fernando Clavijo Kanarietako presidentearen ustez, Voxeko buruzagiaren adierazpenak "benetako faxista" batenak dira.
Montaketak, Abandoibarreko agertokia muntatzeaz arduratzen den enpresa, zigortuko dute kontratuaren % 10arekin (8.250 euro), ez diote emakida 2026rako luzatuko eta kalte-galerak eskatuko dituzte.
Bi alderdi politikoek bilera bat egin dute Bilbon, Arnaldo Otegi buru duen alderdiak Estatuko egoera politikoa ebaluatzeko egiten ari den bilera-sortaren barruan. Komunikatu bateratu batean, bi alderdiek "positibotzat eta konstruktibotzat" jo dute hitzordua, eta "Espainiako Estatuak bizi duen egoerari eta testuinguru globalari buruzko ikuspegia partekatzeko balio izan duela" zehaztu dute.
Luis Santamaria PPko senatariari erantzunez, Barne ministroak larrialdien alorreko eskumenak zeintzuk diren gogoratu du, eta PPko kideei "baloiak kanpora" botatzea leporatu die.
Herritar baten abisua jaso ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak, Ertzaintza, Santurtziko Udaltzaingoa eta anbulantzia medikalizatu bat bertaratu dira. Suhiltzaileek uretara salto egin dute gizona ateratzeko, baina bertan zegoen medikuak pertsona horren heriotza baieztatu du.
Autobusez abiatu dira Iruñetik, Irundik, Arrigorriagatik eta Gasteiztik. Hiru eguneko bidaia eta milaka kilometro dituzte aurretik. Txernobilgo istripuaren ondoren erradiaziotik ihes egiteko Euskal Herriko familiekin etortzen hasi ziren, baina orain gerratik aldentzea ere lortzen dute, bi hilabetez bada ere.