Abisu horia ezarri dute asteazkenerako EAEn eta Nafarroan, tenperatura altuengatik
Iragarpenaren arabera, astean zehar beroa izango da nagusi eta zerua oskarbi izango da.
Iragarpenaren arabera, astean zehar beroa izango da nagusi eta zerua oskarbi izango da.
Alga hori gure hondartzetan agertzea ageriko zatia baino ez da. Izan ere, alga asiarra benetako alfonbra berdeak osatzen ari da gure kostaldeko itsas hondoan. Haren hedapenak biodibertsitatea mehatxatzen du, eta hura kontrolatzeko erronka berriak sortzen ditu.
Araudi berriak zigarro elektronikoak eta bapeagailuak ohiko tabakoarekin parekatzen ditu, kerik gabeko guneak zabaltzen ditu eta produktu berrien salmenta establezimendu espezializatuetara mugatzen du.
Makrohitzordu teknologikoa uztailaren 23tik 26ra egingo da eta arreta berezia eskainiko zaio adimen artifizialari eta ordenadore kuantikoari.
Emakumezkoek 30 eta 59 urte bitartean dituzte, eta euren bikotekideek eraso eginda hil dira. Horietatik bi atxilotu dituzte, eta hirugarren batek bere buruaz beste egin omen du. Guardia Zibila beste kasu bat ikertzen ari da Malagan.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du ez dakiela Imanol Pradalesek euskal jokalariak hartuko dituen ala ez. Chivite lehendakariak gaur arratsaldean harrera egingo dio Mikel Merinori.
2025eko lege-dekretu batek jasotzen duenez, erreskate-operatiboaren kostua erreskatatutakoaren gain utzi ahal izango da, baldin eta erreskatea arriskutsutzat seinaleztatutako gune batean egiten bada; duela aste batzuetatik, Lekeitioko uharterako moilak baldintza hori betetzen du.
Maria Ubarretxena bozeramailearen esanetan, gaur-gaurkoz ez dira Bitariko Batzordearen bilera egiteko bermeak betetzen eta aurrerapauso handiak eman beharko lirateke abuztua aurretik lehendakaria eta Sanchez elkartu ahal izateko.
Asteazken honetan ekingo diote doako kontzertu jendetsuei, Keler Gunean. Arabako talde ezagunak joko du 23:30ean, eta, aurretik, LP artista estatubatuarraren musika izango da protagonista. Datorren egunetan Danielle Nicole, Kokoshca, Emma-Jean Thackray, Nøgen eta HOFE igoko dira Zurriolako oholtzara, besteak beste.
Hilkortasun-tasa % 39,9koa da. Munduko Medikuak erakundeak ohartarazi du testuinguru "oso konplexua" dagoela, gatazkak, herritarren joan-etorriek eta osasun-sistemaren gaitasun mugatuak markatuta, eta "lau epidemiari aldi berean" egin behar dietela aurre: "ebola, kolera, elgorria eta mpoxa".