Eguzki goria goizean eta zaparrada trumoitsuak arratsaldean, euragatiko abisu hori eta guzti
Egunaren lehen zatian tenperatura maximoak 30 graduraino iritsiko dira, hego haizeak bultzatuta. Hala ere, arratsaldetik aurrera bero-hodeiak garatuko dira eta litekeena da, tokian-tokian, ekaitza lehertu eta zaparrada batzuk botatzea. Segurtasun Sailak euriagatiko abisu horia ezarriko du 18:00etan zaparrada mardulengatik, ordubetean 15 litrotik gora pila baitaitezke.