Zaldibarko alkate ohia inputatu dute, Eitzagako zabortegiari lotutako hirigintza delituak egin dituelakoan
2020an Zaldibarko zabortegian izandako luizian hil ziren Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileen heriotzagatik Verter Recycling enpresako hiru arduradun zigortu zituzten. Ingurumen delituengatik zabaldutako aparteko pieza batean, ostera, Arantza Baigorri alkate ohiaz gain, bi udal arkitekto eta idazkari bat ere inputatu dituzte.