Zinema
Esku baten historia
Iban Toledo eta Oroitz Zabala Eraukon, Eskuaren mintzoa Irulegiko Eskuari buruzko dokumentala filmatzen ari dira, eta azaroan bukatu nahi dute urtebeteko lana. Lanak EITBren parte-hartzea du.
Animadebak 18. urtebetetzea ospatuko du irailaren 3tik 6ra
Nazioarteko film laburren lehiaketa eta haur zein helduentzako film luzeak egongo dira, baita kontzertuak ere, adin nagusitasuna ospatzeko. Michaël Dudok de Witt herbeherear zuzendariak jasoko du ohorezko saria, eta Begoña Vicariok, EITB saria.
“27 noches”ek ireki eta “Winter of the Crow”k itxiko dute Zinemaldiko Sail Ofiziala
Inaugurazio eta amaiera galetarako eta Jennifer Lawrenceri Donostia saria emateko galarako sarrerak bihar jarriko dira salgai, asteartearekin. Inaugurazio gala Silvia Abrilek, Toni Acostak eta Itziar Ituñok aurkeztuko dute, eta itxiera gala, Itsaso Aranak.
Ikusi "Gaua" Paul Urkijoren film berriaren lehen irudiak
“Errementari” eta “Irati” filmen zuzendariaren hirugarren film luzea Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute, urrian, eta azaroaren 14an iritsiko da zinema aretoetara.
Euskal zinemak inoiz baino itzal handiagoa izango du Zinemaldiaren programazioan
38 euskal ekoizpen egongo dira aurten Donostiako zinema jaialdian, eta horietako batzuen zuzendariekin (Koldo Almandoz, Jose Mari Goenaga, Asier Altuna, Irati Gorostidi, Patxi Bisquert eta Jesus Mari Lazkano) eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariarekin hitz egin dugu.
Inoiz baino euskal zinema gehiago, Donostiako Zinemaldian
Zinema jaialdiaren 73. edizioan 38 euskal ekoizpen egongo dira, horietako sei Sail Ofizialean, euskarazko hiru lan tartean. Zinemira saria Asier Altunak eta Telmo Esnalek jasoko dute, "Aupa Etxebeste!" filmaren estreinaldiaren 20. urteurrenean.
Emma Stone eta George Clooney, eguneko protagonistak Veneziako Mostran
Gaur, Mostran Noah Baumbach eta Yorgos Lanthimos zuzendarien azken lanak proiektatu dituzte, Emma Stone eta George Clooney protagonista direla, hurrenez hurren. Clooneyk ez du filma aurkezteko prentsaurrekoan parte hartu, sinusitis "oso larria" duelako.
Veronica "La Juani" izan zenekoa
Marina Xarriren film labur bat, Nest saileko aukeraketan
Donostiako Zinemaldiak zinema ikasleen lanen nazioarteko lehiaketako 14 film hautatuak aurkeztu ditu gaur, tartean "Habitat Hotel" Xarrirena, eta "A solidäo dos lagartos" Inés Nunes Elias Querejeta Zinema Eskolako ikasleak eginikoa.
Abian da munduko zinemaldirik zaharrena, Veneziako Mostra
George Clooney, Adam Sandler eta Laura Dern kanalen hirian daude dagoeneko, baina festibalaren 82. edizio honek izar zerrenda luzea izango du. Gaur Paolo Sorrentino zuzendariari egokitu zaio Veneziako zinemaldiari hasiera ematea.
Eusebio Poncela aktorea hil da, 79 urte zituela
Madrildarra zazpi hamarkada inguru egon da interpretazioari lotuta, eta 2001ean Aktore Protagonista Onenaren Goya Sarietan izendatu zuten.
Heidi, Bilbotik Alpeetara
Heidi, Alpeetako neskatoa, oso ezagun bihurtu zen 70eko hamarkadan. Orain, protagonista eta kokaleku berberak dituen pelikula berria heldu da. Animazioa Bilboko Sumendi Uhartea ekoiztetxeak egin du, eta Heidik euskaraz egiten du.
Bi fikzio eta Tetsuro Maeda, Jota Urondo eta Joan Roca sukaldarien erretratuak, Culinary Zinemaren plater nagusiak
“La Grazia” Paolo Sorrentinoren film berriak abiatuko du Veneziako zinema jaialdia
Gaur, asteazkenarekin, Werner Herzog alemaniarrak jaialdiaren ohorezko Urrezko Lehoia jasoko du, Francis Ford Coppolaren eskutik. Palmaresean agertzeko lehian, hamaika zuzendari handiren azken lanak: Olivier Assayas, Noah Baumbach, Kathryn Bigelow, Guillermo del Toro, Jim Jarmusch, Pietro Marcello…
Jennifer Lawrencek Zinemaldiaren Donostia saria jasoko du
Estatubatuar aktoreak Die, My Love filma aurkeztuko du Donostian, irailaren 26an. Esther Garcia ekoizleak ere jasoko du Zinemaldiaren ohorezko saria irailaren 19an abiatuko den 73. edizioan.
Ikusi “Zeru ahoak” miniserie noirraren trailerra
Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialetik pasatu eta gero, EITBk irailaren amaieran estreinatuko du seriea, ETB1en eta Primeranen. Nagore Aranburu da Koldo Almandozek zuzendu duen lanaren, “Hondar ahoak” telesailaren jarraipenaren, protagonista.
"La misteriosa mirada del flamenco" filmak irabazi du Sebastiane Latino saria
Diego Céspedes txiletar zinemagilearen pelikulak irabazi du Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak LGBTIQA+ komunitatearen aldarrikapen eta balioen defentsa ondoen irudikatzen duen Latinoamerikako film luzeari ematen dion saria.
Veronica Echegui espainiar aktorea hil da
Gaixotasun batek jota hil da Yo soy la Juani filmeko protagonista, 42 urte zituela, haren ingurukoek iragarri dutenez.
16 "perla" Donostiako Zinemaldian, aurrez ikusi gabeko ekoizpenez gozatzeko
Mundu mailako zazpi estreinaldi izango dira Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera saileko 23 filmen artean
Zinemaldiak Zabaltegi-Tabakalera sailaren programa osoaren berri eman du ostegun honetan, ohar baten bidez. 15 film luze, 6 film labur eta iraupen ertaineko 2 film eskainiko dituzte sail horretan, Lucile Hadzihalilovic, Luis Ortega, Hlynur Palmason, Paz Encina, Luis Ortega eta Harris Dickinson zuzendariek sinatutakoak, besteak beste.