Zinema
“Deathstalker”ek irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luze onenaren saria
“Popel”, nazien biktimen errautsen bila
Oier Plazak František Suchýren eta haren semearen historia bildu du gaurtik aurrera zinemetan ikusi ahalko den dokumentalean: nazien 2.000 biktimaren errautsak ezkutatu zituzten, hildakoon gizatasuna gordetze aldera.
"Subsuelo" zinema aretoetara iritsi da, Seminciko sariaren bermearekin
Fernando Francok zuzendu duen euskal koprodukzioak gidoi onenaren saria jaso zuen Valladolideko zinemaldian, Francok berak eta Begoña Arosteguik idatziz egindako lanari esker.
Zinemaz gozatzen 600 urte eta gero
"Los domingos" eta "Maspalomas", Forque sarietarako izendatuta
Alauda Ruz de Azuaren eta Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren filmek hiruna izendapen dituzte EGEDA Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Espainiako Erakundeak banatzen dituen sarietan.
Mende laurden, Bidasoan zinema eta historia lotzen
Zinebi jaialdiak Pablo Berger eta Esther Garcia sarituko ditu
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 67. edizioa azaroaren 21ean abiatu, eta hilaren 28an itxiko dute, amaiera-gala eta sari-banaketa eginda.
Javier Gurrutxagak ohorezko Serantes saria jaso du Santurtziko Zinemaldian
Javier Gurrutxaga showman donostiarrak jaso du Santurtziko Zinemaldiko ohorezko Serantes saria. Bestalde, "Tragedium" eta "Erreka zoko hortan" film laburrek irabazi dute EITBren Euskal Pantailak saria.
Koldo Almandoz “Azken agurra” komedia filmatzen hasi da
Donostiar zinemagilearen hurrengo filmak “ironiaz, samurtasunez eta zentzu humanista sakonez” begiratzen die bizitzari eta heriotzari.
“Gaua”, urkijotarrentzat
“Argi gorriak” seriea azaroaren 7an estreinatuko dute, Bartzelonako Serielizados jaialdian
Itziar Ituño protagonista duen “komedia garratzak” thriller ukitua du. Jaialdiaren Sail Ofizialean lehiatuko da, 2026an EITBko Primeran plataforman estreinatu aurretik.
Xanti Rodriguez eta Amancay Gaztañaga "Piztiak" seriea filmatzen ari dira
EITBren parte-hartzea duen lana 2026an ikusi ahalko da Primeran plataforman. Yune Nogueiras da Gaztañaga eta Rodriguez zuzentzen ari diren lanaren protagonista.
“Llámame Sinsorga” dokumentala azaroaren 28an estreinatuko dute zinemetan
"Aro berria" filmaren trailerra
Abenduaren 12an iritsiko da zinema aretoetara Irati Gorostidi zuzendariaren lehen film luzea, Donostiako Zinemaldiko New Directors atalean epaimahaiaren aipamen berezia jaso eta gero.
EITBren parte-hartzea duen filma ur-kontagailuen fabrika bateko langileen batzarrarekin hasten da: azkenean aurrera egingo ez duen greba bat eztabaidatuko dute. Desengainatuta, inkonformistenek eremu intimoagoetara bideratuko dituzte errotiko transformaziorako dituzten nahiak. Batzuek, fabrika utzi, eta mendietako komunitate isolatu batean integratuko dira, non dozenaka gaztek bilaketa bizia egingo duten, esperientzia katartiko partekatuen medioz.
Zinemakumeak Gara jaialdiak Alauda Ruiz de Azua, Maria Ripoll eta Al Borde Films ekoiztetxea sarituko ditu
Emakumeek zuzendutako filmen jaialdiaren 30. edizioa urriaren 27tik 30era egingo dute, Bilbon. Ruiz de Azuak eta Ripollek Simone de Beauvoir saria jasoko dute, eta Al Borde Filmsek, Bihargi EITB saria.
Zinegileek Moriarti ekoiztetxea saritu dute "Maspalomas" lanagatik
Zinema industriaren barruan zuzendarien kolektiboa ordezkatzeko sortu zen Accion elkarteak Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaran ekoiztetxea saritu du larunbat honetan Espainiako Zinema Akademian izan den ekitaldian.
"Los domingos" eta "Decorado" zinema-aretoetara iritsi dira
Urrezko Maskorraren irabazlea eta animaziozko film luzea gaurtik aurrera egongo dira ikusgai Hegoaldeko zinema-aretoetan.
Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea zinemetara heldu da
Bilbo galaz jantzi da Los domingos pelikularen aurre estreinaldirako. Donostiako Zinemaldian izandako arrakastaren ostean, Alauda Ruiz de Azuaren azken lana bihar estreinatuko da zinema aretoetan.
“Los domingos”ek Santurtzine jaialdia irekiko du, ostegunean
Alauda Ruiz de Azuaren lana Ezkerraldeko herriko jaialdian izango da ikusgai zinemetara iristeko bezperan. EITBk Euskal Pantailak saila babestuko du, euskal zortzi film lehian jarriko dituena.
Egigun bultza eta apustu "Santa Zeta"ren alde
Badakit, Gauaren ametsetan zaudete, baina Santa Zetak eskaintzen dizuena beste inork ez dizue emango.