Eguneko Titularrak
2025/06/08 - 10:55
Miguel Uribe oposizioko presidentegaia ''oso larri'' dago, mitin batean tirokatua izan ostean
2026ko hauteskundeetan UCD alderdi uribistaren presidentegai izango den senataria da. Ustezko erasotzailea, adingabe bat, atxilotu egin dute, baina ez dute argitu zergatik egin dion eraso.
2025/06/08 - 10:45
Eskola txikien festa egingo dute gaur Ezkio-Itsason, haien izaera eta nortasuna aldarri hartuta
Eskolek herri eta auzo txikietan duten garrantzia erdiguneratu nahi du jaiak. Aurtengoa 36. edizioa izango da, eta egitarau oparoa antolatu dute. 10:30ean hasita, hainbat txoko eta ekintza izango dira herrian zehar: perkusio eta zirku tailerrak, sormen gunea...
2025/06/08 - 00:21
Gizon bat atxilotu dute Marbellan, bikotekidea hiltzea egotzita
53 urteko emakume bat da biktima. Hainbat iturriren arabera, gizonak kolpeka hil du, eta bere burua entregatu du ondoren Poliziaren aurrean.
2025/06/07 - 23:12
Ikurrinak eskuan hartuta, erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute milaka lagunek Bilbon
Gure Eskuk deituta, milaka lagun elkartu dira Bizkaiko hiriburuan, "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki" lelopean. Milaka ikurrina bildu dira Autonomia kalean.
2025/06/07 - 22:58
Trumpek "ondorio oso larriak" jasatearekin mehatxatu du Musk, hautagai demokratak finantzatzen baditu
Estatu Batuetako presidenteak esan du ez duela Muskekiko harremana konpontzeko inolako asmorik. Eztabaida publikoa izan dute aste honetan, eta bien arteko harremana erabat eten da.
2025/06/07 - 22:11
Feijook diskurtsoa aldatu eta hizkuntzak "aberastasuna" eta "gorde beharrekoak" direla dio
Bilbon egindako ekitaldi batean, Espainiako popularren buruak esan du PPk "elebitasun harmonikoa" babesten duela.
2025/06/07 - 21:26
Josu Etxaburu (Gure Esku): ''Hitzetatik ekintzetara pasatu behar gara, adostasunetatik erabakietara''
Gure Eskuk Bilbon bildu duen jendetzak erakusten du, Etxabururen ustez, badela "burujabetzara bidean bultzada erraldoia egin nahi duen herri bat". "Hemen dago herri-bulkada, hemen dago herri-hauspoa, elkarrekin burujabetza bidea egin dezagun", esan du.
2025/06/07 - 21:06
Milaka lagun bildu dira Bilbon erabakitze eskubidearen aldarripean
Ikurrinak eskuan hartu, eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute milaka lagunek Bilbon. Gure Esku ekimenak deituta, milaka lagun batu dira Bizkaiko hiriburuan, "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki" lelopean. Milaka ikurrina bildu dira Autonomia kalean.
2025/06/07 - 20:54
Javier De Andresek euskaraz egin dio harrera Alberto Nuñez Feijoori PPk Bilbon egin duen ekitaldian
Javier De Andres Euskadiko PPko presidenteak euskaraz agurtu du Alberto Nuñez Feijoo Espainiako PPko presidentea Bilbon egin duten ekitaldi batean, Pradales lehendakaria Presidenteen Biltzarrean euskaraz hitz egiten hasi ostean Isabel Diaz Ayusok alde egin eta biharamunean.
2025/06/07 - 19:43
Bisitarien pribatutasun eta errespetu faltak salatu dituzte Iralako auzokideek
Bilboko Notting Hillek eta koloredun etxeek mundu osoko bisitariak erakartzen dituzte, eta bertako bizilagunak gogaitzen hasiak dira. Turismo inbaditzaile horregatik, hain justu, etxe-aurreak beltzez margotzen hasi dira Londresko Notting Hillen.
2025/06/07 - 19:10
1.500 kiloko idi bat lapurtu dute Karrantzan
1.500 kiloko idi bat lapurtu diote Karrantzan Txema Llanosasi, Casa Garras jatetxeko jabeari. Idiak hazten ditu, gero haragia jatetxean zerbitzatzeko. 9 urteko animaliak 8.000-10.000 euro balio ditu merkatuan. Idia agertzerik ez du espero, baina lapurrak aurkituko dituztelakoan dago.
2025/06/07 - 17:21
Ramon Rubial Fundazioak Atochako emakume abokatuak eta Moriarti zinemagileak saritu ditu
Guztira, 9 sari eman dizkiete hainbat arlotako pertsona eta erakundeei. Sarituek euren lanarekin Euskadiren demokrazia eta askatasunaren alde erakutsi duten konpromisoa txalotu du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak.
2025/06/07 - 16:55
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Sumar alderdiek kritikatu egin dituzte Ayusok euskararen erabileraz esandakoak
Nuñez Feijoo, aldiz, Ayusorekin lerrokatu da, eta Pradales aurreko lehendakari guztiak baino euskaldunagoa den galdetu du, ironiaz.
2025/06/07 - 16:27
57 urteko motozale bat hil da Gasteizen, auto-istripuz
Ezbeharra 13:11n jazo da, motozaleak motorraren kontrola galdu eta semaforo bat jo duenean, Gaztelako atea eta Elvira Zulueta kaleen artean.
2025/06/07 - 16:10
Osakidetzaren pribatizazioari ateak ixteko eskatu du EH Bilduk
Osasun Mahaiaren bilera egingo da datorren astean, eta, horren aurrean, pribatizazioari ateak ixteko eskatu du EH Bilduk. Horren ustez, zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa eraiki behar da.
2025/06/07 - 15:46
Igandean Burgosen trafiko-istripuan hildako bi gazte euskaldunak omendu dituzte Duranan
Ibai Hoyos (19 urte, Gasteiz) eta Mikel Regil (20 urte, Altsasu) ziklistak ziren. Gaur, Arabako Txirrindularitza Federazioak ekitaldi xume batekin oroitu nahi izan ditu, eta guztien babesa erakutsi bien familiei.
2025/06/07 - 15:34
Iñigo Ansola (EAJ): ''Frankismotik ez genuen gure herriaren aurkako horrelako erasorik aditzen''
Gorlizen Alderdikide Egunaren ospakizunetan EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Ayusori gogoratu dionez, "euskara Estatuko hizkuntza ofiziala ere bada, eta ez dago atzerapausorik ematerik".
2025/06/07 - 15:20
Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenak 2024ko uztaren sagardo berria aurkeztu du gaur Gasteizen
Euskal Sagardoaren 2024ko uztak 110 sagardo ezberdin ditu, 250 ekoizleen sagarrak baliatuta. Sagardo Egunak, gainera, tokiko taldeen emanaldia eta Eusko Label produktuen dastaketa izango ditu, Aihotz plazan.
2025/06/07 - 14:53
Ayusoren jarrera onartezina dela esan du Anduezak
Madrilgo presidentearen jarrera hizpide PSE-EEren buruak adierazi duenez, "hizkuntzak herri honen aberastasunaren, aniztasunaren eta aniztasunaren parte direla ulertzen ez duenak ez du Espainia den bezala ulertzen".
2025/06/07 - 14:41
Lau gizonezko zauritu dira Irunberriko aerodromoan hegazkin arin batek izandako istripuan
Euren kasa atera dira hegazkin txikitik, baina Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.