EHU
Unibertsitatean matrikulatu dira Euskara azterketaren nota errekurritu zuten ikasleak
USaPeko Euskara azterketan lortutako kalifikazioak epaitegietan errekurritu zituzten ikasleak unibertsitatean matrikulatu ahal izan dira. Epaitegien aginduz, EHUk ikasle horien izen-emate eskaerak onartu behar izan ditu, eta horretarako hainbat gradutan dagoen plaza kopurua handitu du. Iñaki Picaza familien abokatuak gertakarien kronologia azaldu du.
Albiste izango dira: Eskumenen inguruko bilera, polemika unibertsitatera sartzeko probarekin eta Venezuelako lurrikara
"Euskararen aurkako oldarraldiak hezkuntzara salto" egin duela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak
USaP proban euskara azterketarekin gertatu dena eta ondoren etorri diren erabakiak salatzeko, elkarretaratzeak deitu ditu Kontseiluak datorren ostegunerako, EAEko hiru campusetan, "Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean.
EHUko Ikasle Kontseiluak ohartarazi du erabaki judizialak berdintasun printzipioa hautsi dezakeela
EH Bilduk, Ezker Anitzak, Steilasek eta LABek bat egin dute epaitegien erabakiaren aurkako kritikarekin, eta PPk eta PSE-EEk neurriak hartzeko eskatu diote Unibertsitateari.
EHUk plaza kopurua handituko du, berdintasun printzipioa bermatzeko eta ebazpen judizialak betetzeko
Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak iragarri du Eusko Jaurlaritzak baimena emango duela plaza kopurua handitzeko, Euskara azterketan ateratako zeroen inguruan epaileek hartutako erabakiak gainerako ikasleei kalterik eragin ez diezaien.
EHU Eusko Jaurlaritzarekin bilduko da astearte honetan zeroen inguruko ebazpen judiziala nola bete adosteko
Eusko Jaurlaritzak EHUri eskatu dio 2026-2027 ikasturterako plaza kopurua behin-behinean handitzeko.
Ikasleen abokatua: “Zeroak apur bat susmagarriak dira; askok hizkuntza-maila egiaztatua dute”
Unibertsitatera Sartzeko Probako (USaP) euskarako azterketan nota baxuak jaso dituztelako helegitea aurkeztu duten ikasleen abokatuak, Iñaki Picazak, adierazi du gazteek helegitea jarri dutela, “zero ateratzea apur bat susmagarria delako”. Gainera, hau nabarmendu du: “Helegitea aurkezten ari diren gazte askok hizkuntza-eskakizunak egiaztatuta dituzte”.
EAEko 2.332 ikasle Unibertsitatera Sartzeko Probaren ezohiko deialdian izango dira
Astearte honetan hasita, proba gainditzeko zein nota igotzeko azterketak egingo dituzte ikasleek, eta emaitzak uztailaren 7an jakinaraziko dira.
Bengoetxea (EHU): "Errekurtsoa jarri duten ikasleentzat pribilegioa ez den eta berdintasun-printzipioa urratzen ez duen formula bat bilatzen ari gara"
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore Joxerramon Bengoetxeak Radio Euskadin adierazi duenez, euskara azterketa errekurritu zuten ikasleen alde hartutako kautelazko neurriak buruhaustea dakarkio Unibertsitateari. "Errekurtsoa jarri duten ikasleentzat pribilegioa ez den formula baten bila gabiltza", adierazi du.
Auzitegiek exijitu egin diote EHUri Euskarako zeroen auziko ikasleei plaza gordetzea
Bilboko Instantzia Auzitegiak ofizioa bidaliko dio EHUri, behin-behineko neurrien aurka agertu da eta. Gainera, hala badagokio, neurri horiek berehala eraginkorrak izan daitezen eskumena duen hezkuntza-administrazioari ere helaraziko dio ofizioa.
Albiste izango dira: Irungo Alardea, EHUko aurrematrikularen amaiera eta migratzaileen erregularizazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Justiziak EHUri eskatu dio ez ditzala kontuan hartu USaPeko Euskara azterketako zeroak batez besteko notan
EHUk dagoeneko iragarri du erabakia errekurritu egingo duela, honako bi arrazoiengatik: "USaP probetara aurkeztu diren gainerako ikasleak babesgabetasun egoeran" uzten ditu eta "berdintasun printzipioa" urratzen du.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak ezin direla zehaztu "presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Noiz jakingo ditugu USaPeko notak?
Datorren astelehenean, ekainaren 22an, unibertsitatera sartzeko probetako behin betiko notak argitaratuko dira, baina ikasleek azken aukera bat izango dute: azterketak ikustea.
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
USaPeko euskarazko azterketan zerokoa duten ikasleek protesta egin dute Bilbon
Dozenaka ikasle ez daude konforme USaPeko euskarazko azterketan lortutako emaitzarekin, eta, irakasleekin batera, egoera argitu dadin eskatzeko elkarretatzea egin dute Bilboko Ingenieritza Fakultate kanpoan.
EHUk gogorarazi du gauerdian amaituko dela USaPeko azterketak berrikusteko eskaria egiteko epea
Iritsi da EHUren oharra, Euskarari dagokion azterketan dozenaka ikasleri "0" jarri zien akats informatikoaren ondotik. Unibertsitateak akatsa konpondu zuela adierazi arren, egoerak egonezina sortu du kaltetutako ikasle eta familien artean, eta gaur goizean San Mamesko Ingeniaritza Fakultatearen aurrean elkarretaratzea egin dute.