Errusia-Ukraina gerra
Gatazka "hedatzeko benetako arriskuaz" ohartarazi dute, drone errusiarrak Polonian sartu ostean
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak adierazi duenez, "Gertakariak Ukrainaren aurka droneekin eta misil errusiarrekin egindako eskala handiko eraso batean jazo omen ziren, baina eskualdean duen eragina eta gatazka hau hedatzeko benetako arriskua azpimarratzen ditu".
Errusiaren eraso batek sutea eragin du Kieven, Gobernuaren eraikin batean, gerran lehen aldiz
Gutxienez bi pertsona hil eta 18 zauritu dira Errusiako Armadak Kieven egindako eraso masibo baten ondorioz. 800 drone eta dozena bat misil baino gehiago jaurti dituzte, eta horietako batzuek Ukrainako Gobernuaren eraikin bat jo dute.
Defentsa Departamentua Gerra Departamentu bihurtu du Trumpek
Pentagonoak 1947an erabili zuen izendapen hori azkenekoz, Bigarren Mundu Gerraren ondoren estrategia diplomatiko gisa Defentsa Departamentu bihurtu zuenean.
Errusiaren aurkako zigor koordinatuak aztertzen ari dira Von der Leyen eta Vance
Bitartean, Europar Batasuna beste zigor sorta bat prestatzen ari da Moskuren aurka; gerra hasi zenetik hemeretzigarrena.
26 herrialdek Ukrainan tropak zabaltzeko edo bertan egoteko konpromisoa hartu dutela iragarri du Macronek
Frantziako presidentearen arabera, indar horiek ez dira lehen lerrokoak izango, eta horien helburua da "edozein eraso handi berri prebenitzea" eta 26 herrialde horiek "Ukrainako segurtasun iraunkorrean inplikatzea". Datozen egunetan zehaztuko da AEBk zein neurritan eta modutan lagunduko duen Kieven segurtasunean.
Parisen Zelenskirekin eta beste buruzagi batzuekin biltzekoa zen Sanchez, baina hegazkinak matxura izan du eta ezin izan da joan
Sanchez bideokonferentziaz konektatuko da 'boluntarioen koalizioko' buruzagien bilerara. Errusiarekin su-eten akordioa lortuz gero Ukrainari helarazi beharreko segurtasun bermeei buruz hitz egitea da helburua.
Putinek "argi apur bat" ikusi du Ukrainako "tunelaren amaieran", baina akordiorik ezean gerrak jarraituko duela ziurtatu du
Zelenskirekin bildu aurretik, Europako buruzagiei haren mezua helarazten utzi diezaiola eskatu dio Ficok Putini
Eslovakiarrak adierazi du ez dituela ulertzen EBk Ukrainako gatazkan hartutako zenbait erabaki, eta Bratislavaren eta Moskuren arteko lankidetzarekin jarraitzeko prest agertu da.
Ukrainako Odesa hiriari eraso dio Errusiak, eta 29.000 etxebizitza argindarrik gabe utzi ditu
Halaber, gutxienez hiru zibil hil eta sei zauritu ditu azken 24 orduetan Donetsk eskualdearen aurka egindako erasoetan.
Andri Parubi Ukrainako Parlamentuko presidente ohia hil dute atentatu batean
Tirokatu egin dute Lviv hirian. Poliziak ikerketa abiatu du, baina oraingoz ez dute inor atxilotu. Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak doluminak eman dizkio hildakoaren familiari, eta "hiltzailea zigortzeko eta ikertzeko beharrezkoak diren baliabideak" erabiliko dituztela ziurtatu du.
Tropa ukrainarrak Ukrainan bertan prestatzearen alde agertu da Europar Batasuna, balizko su-eten batean
Europar Batasuna eta EBko estatu kideak Ukrainako Armadaren formatzaile handienak dira, eta 80.000 soldadutik gora formatu dituzte orain arte EBko herrialdeetan.
Europak Ukrainaren gaineko koordinazioa areagotu du Kieven aurkako erasoaren ostean
Zelenskik eta Von der Leyenek bide diplomatiko bikoitza bideratuko dute, Europar Batasuna laguntza militar eta mugetarako neurri berriak prestatzen ari den bitartean.
Etxera bidean dira uda Euskal Herrian igaro duten Ukrainako 95 haurrak
Autobusez abiatu dira Iruñetik, Irundik, Arrigorriagatik eta Gasteiztik. Hiru eguneko bidaia eta milaka kilometro dituzte aurretik. Txernobilgo istripuaren ondoren erradiaziotik ihes egiteko Euskal Herriko familiekin etortzen hasi ziren, baina orain gerratik aldentzea ere lortzen dute, bi hilabetez bada ere.
Errusiak 18 pertsona hil ditu, tartean hiru adingabe, droneekin eta misilekin Kieven egindako erasoetan
Espainia BPGaren % 2 gastu militarrera bideratzen ari da jada, NATOren arabera
Espainiako Estatuak adostutako gastu-helburua betetzen du, lehenengoz. NATOk adierazi du herrialde kide guztiek betetzen dutela 2014ko Galesko goi-bileran adostutako gastu-helburua.
Independentziaren Eguna ospatu dute Euskadin bizi diren ukrainarrek
Euskadin bizi diren ukrainarrek Independentziaren Eguna ospatu dute Bilbon. Guggenheim Museoaren aurrean bildu dira, "Errusiaren inbasioaren aurrean erresistentziako heroiak" omentzeko eta Ukrainak gerraren amaierari buruzko "edozein negoziaziotan egoteko duen eskubidea" aldarrikatzeko.
Ukrainak bake seguru eta justua aldarrikatu du Independentziaren Eguneko mezuan
Nord Stream gasbidearen sabotajeagatik Italian atxilotutako ukrainarrak Alemaniara estraditatzea errefusatu du
Ukrainiar bat atxilotu eta behin-behinean espetxera bidali dute Italian, Nord Stream gasbideen sabotajean ustez parte hartzeagatik
Karabineroek atxilotu dute 49 urteko gizona Riminin (Italiako ekialdea), Alemaniako Justizia Auzitegi Federalak abuztuaren 18an eman zuen euroagindua betez. Hain zuzen ere, Alemaniara estraditatuko dute aurki.
Zelenskik esan du Putinekin bildu daitekeela Suitzan, Austrian edo Turkian
Ukrainako presidenteak baztertu egin du bilera Moskun egitea, eta Hungarian antolatzea, planteatu bezala, "zaila" izango litzatekeela uste du eta.