Frantziako Gobernua
Frantziako Barne Ministerioaren aurkako zibererasoa egin eta dozenaka artxibo konfidentzial lortu dituzte
Laurent Nuñez Barne ministroak adierazi duenez, aurrekari penalen (TAJ) eta pertsona bilatuen (FPR) fitxategietara sartu dira hackerrak. Pariseko Fiskaltzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.
Biriatuko ordainlekua itxi egin dute, eta kamioi astunak ezin izango dira ibili Iparralderako noranzkoan, nekazarien protesten eraginez
12:00etan itxi dute ordainlekua, eta 7.500 kilotik gorako kamioiei eragiten die.
Ipar Euskal Herriko laborariek A64a blokeatu dute dermatosi nodularraren aurkako neurriak salatzeko
Mobilizazioak bart abiatu dituzte, errepidean traktoreak eta lasto fardoak jarrita. Gaixotasuna kontrolatzeko, neurri zorrotzak hartu ditu Frantziako Gobernuak, eta kasuren bat agertuz gero, etxaldeko behi guztiak hiltzeko agindua eman du. Abeltzainek astelehenera arte jarraituko dute protestan, Macronen gobernuari euren “haserrea” helarazteko.
Frantziako Asanblea Nazionalak Gizarte Segurantzako aurrekontua onartu du
Sebastien Lecornuk urte amaierako lehen azterketa gainditu du, nahiz eta orain testua Senatuan bozkatu beharko duten. Garaipenak, hala ere, 2026rako kontu orokorrak onartzeko bidea erraztuko dio.
Alemaniako Parlamentuak argi berdea eman dio soldadutzaren lege berriari
Legearen zirriborroan jasotakoaren arabera, nahitaezko errekrutamendua aktibatuko da, egoerak hala eskatzen badu eta nahikoa boluntario erakartzea lortzen ez bada.
AHTren loturari buruzko konpromisoak betetzeko eskatu die Pradales lehendakariak Madrili eta Parisi
"Europako Batzordearen aurrean abiadura handiarekin hartutako konpromisoak bete ditzaten eskatuko nieke bi ministroei", adierazi du Pradales lehendakariak Parisen, Frantziako hiriburura egindako bi eguneko bisitaren hasieran.
Bruselak uko egin dio Shein EBn blokeatzeari, Frantziaren nahia baztertuz
Frantziako Gobernuak Sheini eginiko mehatxua, haur itxura duten panpina sexualak saltzeagatik, plataformaren lehen denda fisikoaren inaugurazioarekin batera gertatu da, Notre-Dame katedraletik bi pausotara.
Sébastien Lecornu makronistaren gobernuaren aurkako bi zentsura-mozioek porrot egin dute
Ezkerreko LFIk aurkeztutako mozioa babestu du Marine Le Penen eskuin muturrak baina, hala ere 271 boto lortu ditu, aurrera egiteko behar zituen 289 botoen azpitik; Le Penen Bilgune Nazionalak aurkeztutakoak, berriz, 144 boto lortu ditu.
Lecornuk pentsioen erreforma bertan behera uztea proposatu du, hauteskunde presidentzialak igaro arte
Asanblea Nazionalean lehen ministro gisa egin duen aurkezpen hitzaldian ohartarazi du Frantzia "aurrekontuen kolapsoa" izateko "arriskuan" dagoela, eta erantsi du horrek "herrialdearen etsaiei" soilik egiten diola "mesede".
Bi zentsura moziori aurre egin eta aurrekontuen proiektua garaiz aurkeztea, Lecornuren erronka nagusiak
Intentsitate handiko egunak ditu aurretik lehen ministro berrautatuak eta ikusteko dago aukeratu berri duten Lecornuren bigarren gobernuak lanean jarraitu ahal izango duen edo ez. Alderdi Sozialistak izango du giltza, Bilgune Nazionalak eta Frantzia Intsumisoak mozioak errejistratu baitituzte.
Gaza berreraikitzeko nazioarteko konferentzia "historikoa" egingo dute astelehen honetan Egipton
Nazioarteko 30 buruzagi baino gehiago bilduko dira astelehen honetako ekitaldian, tartean, Donald Trump, Pedro Sanchez eta Emmanuel Macron. Israelek, ordea, ez du bileran parte hartuko.
Macronek Lecornu izendatu du berriro lehen ministro, eta gobernua osatzeko agindu dio
Lecornuk onartu egin du "urtearen amaierarako Frantziari aurrekontu bat ematea eta eguneroko bizitzako arazoei erantzutea". Hala ere, arratsaldean Macronekin izandako bileraren ostean, oposizioko buruzagiek iragarri dute zentsura-mozio bat aurkeztuko dutela bere ildoko norbait berriro izendatuz gero.
Macronek asteburua baino lehen izendatu beharko du lehen ministro berria
Asteazken honetan France 2 telebista kate publikoan egindako elkarrizketa batean Sebastien Lecornu Frantziako jarduneko lehen ministroak adierazi zuen bere "misioa bukatutzat" ematen zuela. Macron aroko seigarren lehen ministroa izendatu beharko du.
Macronek lehen ministro berri bat izendatuko du asteburua baino lehen, Lecornuren gomendioa aintzat hartuta
Frantziako jarduneko lehen ministroak bere “misioa bukatutzat” eman du, eta Macroni gomendatu dio lehen ministro berria izendatzeko. Oraindik, akordiorako aukera badela sinetsita dago, eta horregatik, hauteskundeak ez aurreratzeko aholkatu dio.
Macronek bi eguneko epea eman dio Lecornuri Gobernua osatzeko
Frantziako presidenteak azaldu duenez, lehen ministro berriak asteazkenera arte izango du "ekintza plataforma bat" negoziatzeko.
Lecornu: "Ezin naiz lehen ministro izan gobernatzeko baldintzak betetzen ez direnean"
Lehen ministro ohiak Matignonen (gobernuaren egoitza) adierazi duenez, "bide bat eraikitzen" saiatu da "aurretik blokeatuta egon diren gaietan", hala nola langabezia-aseguruan eta gizarte-segurantzan, "kudeaketa bateratua berrezartzeko" eta herrialdea krisitik ateratzeko "bide-orri bat eraikitzeko".
Lecornuk dimisioa eman du, Gobernua izendatu eta ordu gutxira
Ohar labur batean, Eliseoak adierazi du Macronek onartu egin duela Lecornuk aurkeztutako dimisioa; horrek ateak irekitzen dizkie hainbat aukerari, tartean hauteskundeak aurreratzea.
Frantziak Palestinako Estatua onartu du NBEn
New Yorken hasi den Palestinako Gatazkaren Konponbide Baketsurako Konferentziaren hasieran aitortu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ofizialki Estatu palestinarra. Frantziak eta Saudi Arabiak babestutako batzarra da, Nazio Batuen Erakundeak bihar abiatuko duen Batzar Orokorraren atarian.
Ehunka mila lagun kalera atera dira Frantzian, aurrekontu-doikuntza bertan behera uzteko eskatuz
300 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Frantzian, blokeo saiakeretan parte hartzeagatik. Austeritate politiken aurkako aldarria ozen eta argi entzun da Lyon, Marseilla, Lille, Nantes eta Parisen, besteak beste.