Gazako Zerrenda
Israelek esan du Gaza hiriaren % 40 kontrolpean duela
Israelgo Armadak erasoaldia areagotu du Gazako auzo garrantzitsuenetan, eta erasoak eta biktima zibilak gero eta gehiago dira.
Albiste izango da: lehendakariaren bilera-sorta, Gazaren aldeko protestak eta Zinemaldiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango diren gaien laburpena, bi hitzetan.
Talde israeldarra Vueltatik kanporatzearen aldekoa dela esan du Albaresek
Ukraina inbaditzeagatik Errusia kirol-lehiaketetatik kanporatu izana adibide gisa jarri du Espainiako Atzerri ministroak.
Gernika-Palestinak oso positibotzat jo ditu Vueltako mobilizazioak eta ostiraleko protestetan parte hartzeko deia egin du
Bihar, irailak 5, 130 udaletxeren baino gehiagoren aurrean egingo dituzte protestak, aipatu ekimenak deituta. Hamaikagarren etapa "Palestinak" irabazi zuela defendatu dute Gernika-Palestina plataformaren ordezkariek.
Etxanobek tamalgarritzat jo ditu Espainiako Vueltako istiluak, Euskadiri kalte egiten diotela iritzita
Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du Gazako sarraskia salatzen dutela, eta "Israelgo gobernua egiten ari den basakeria" irmoki gaitzesten dutela. Halere, iritzi dio aldarrikapen horiek "beren lekua" dutela, eta, ez dietela horrekin zerikusirik ez duten ekitaldi batzuei kalterik egin behar.
Hamasek esan du nazioarteko harremanak "areagotu" dituela, Israel Gazan egiten ari den "sarraskia" gelditzeko asmoz
Talde islamiarrak ohartarazi duenez, gainera, Zisjordanian bizi duten hondamendia ez da Gazako Zerrendan bizi dutena baino samurragoa.
Gernika-Palestinak protesta egiteko deia egin du Vueltak Bilbon abiatuko duen etapan, Israelek Gazan egindako genozidioaren aurka
Israel-Premier Tech taldeari lasterketan parte hartzen uztea leporatu diete UCIri eta txirrindulari lasterketaren antolatzaileei.
Yala Nafarroak eta BDZk bat egin dute Israel Premier Tech taldearen aurkako protesta baketsuekin
Yala Nafarroa Palestinarekin eta BDZ Nafarroa plataformek protesta ekintza baketsu eta ez-bortitzak egin dituzte Vueltaren gaurko etapan, Israel Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko.
Nolakoa da Hani Mahmoud kazetariaren jarduna Gazan? Hemen, bertatik bertara
Aitortu egin digu nekatuta dagoela, fisikoki eta emozionalki, baina jarraitu beharrean dago, ezin dio eta utzi Gazan gertatzen dena kontatzeko ardurari. Kontatu digu Armadak 250 bat kazetari palestinar hil dituela azken ia bi urteotan. Askotan justifikatu ditu erasoak, Hamaseko kide zirela esanez. Haniri oinarririk ez duela ez ezik, onartezina iruditzen zaio.
Global Sumud Flotilla Gazara bidean da berriro ere
Eguraldi txarrak Bartzelonako portura itzularazi zituen, baina astelehen iluntzean ekin diote berriz ere Gazarako bideari, bidaiarako eguraldi ona izango dute eta.
Israelek Gazan egindako erasoaldia genozidioa dela ondorioztatu du nazioarteko akademiko talde batek
Genozidioari buruzko Akademikoen Nazioarteko Elkarteak gazatarren kontrako gehiegikeriak eta Benjamin Netanyahuren Gobernuko kide batzuen adierazpenak aztertu ditu elkarteak txosten batean.
Israelek ohartarazi du flotillako aktibistak "terrorista" gisa tratatuko dituela
Laguntza humanitarioa eramateko asmoz, Gazara hainbat itsasontzi iritsi daitezkeela eta, Israelgo Gobernuaren jarrera gogortzeko proposamena egin du Itamar Ben Gvir Segurtasun ministroak.
EITBko langileek bat egin dute Mugarik Gabeko Kazetarien ekimenarekin, Gazako kazetarien hilketak salatzeko
50 herrialdetako 200 komunikabidek baino gehiagok bat egingo dute astelehen honetan Mugarik Gabeko Kazetariek bultzatutako mundu-mailako mobilizazioarekin, "Gazako kazetarien aurka propio egindako sarraskia" salatzeko eta atzerriko prentsari Zerrendan oztoporik gabe sartzen uztea eskatzeko.
Bartzelonatik Gazara abiatu zen flotillak itzuli behar izan du, eguraldi txarragatik
Itsaso zakarraren ondorioz, ontziek ezin izan zuten aurrera egin eta Bartzelonako kostaldean jarraituko dute aroa hobetu arte.
Ehunka hedabidek, tartean EITBk, bat egin dute Gazako kazetarien hilketaren aurkako ekintza globalarekin
50 herrialdetako 200 komunikabidek baino gehiagok bat egingo dute astelehen honetan Mugarik Gabeko Erreportariek (RSF) bultzatutako mobilizazio globalarekin, "Gazako kazetarien aurka propio egindako sarraskia" salatzeko eta atzerriko prentsari Zerrendan oztoporik gabe sartzen uztea eskatzeko.
Protestarako deia egin dute Yala Nafarroak eta BDZ Nafarroak, Israel taldea Vueltan aritzearen aurka
Vueltako hainbat etapatan antolatutako protesta ekintza baketsuekin bat egingo dute Yala Nafarroa plataformak eta BDZ Nafarroa mugimenduak. Izan ere, Vueltako pelotoia Nafarroan barrena ibiliko da datorren asteartean, Sendavivan hasi eta Larra-Belaguan amaituko den hamargarren etapan.
Israelek ziurtatu du Abu Obaida, Hamasen beso armatuaren bozeramailea, hil duela larunbat honetan Gazan izandako eraso batean
Armada eta inteligentzia zerbitzuak zoriondu ondoren, Katzek Gaza hiriko okupazioarekin jarraitzeko eskatu die. Brigadek eta Hamas mugimenduak ez dute balizko erailketa horri buruzko adierazpenik egin.
Global Sumud Flotilla Gazara bidean da jada, 22 ontzi eta 300 pertsona baino gehiagorekin
15:30ean abiatu da Bartzelonako portutik, gutxienez 44 herrialdetako ordezkariekin, lau euskal herritar tartean, Gazako genozidioa eta blokeoa salatzeko helburuarekin. 5.000 pertsona inguru elkartu dira Bartzelonako portuan, flotillari babesa eman eta agurtzeko.
Palestinari elkartasuna adierazi diote Bilbon
Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak bilkura egin du Bilbon. Palestinako herriari babesa adierazi diote bertan, eta haren aldeko aldarrikapenak egin dituzte.
Arratsaldean abiatuko da Bartzelonatik Gazara janaria eta sendagaiak eramango dituen flotilla
15:00etan aterako dira hogei ontzi inguru, gutxienez 44 herrialdetako ordezkariekin, lau euskal herritar tartean, genozidioa eta blokeoa salatzeko helburuarekin. Albares ministroak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak "babes diplomatiko eta kontsular osoa" eskainiko die Bartzelonatik Gazara abiatuko den ontzidi humanitarioan parte hartzen duten Espainiako herritarrei.