Industria
Talgo % 9,7 igo da burtsan Sidenorrek konpainiaren % 30 erosi ondoren
Talgoren kotizazioa ordubete inguru egon da etenda ostiraleko saioan, konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari Sidenorrek akzio-pakete hori erosi duela jakinarazi aurretik.
Talgo eta Sidenor, euskal industriaren bi erraldoi
Lehenengoa erreferentea da tren-sektorean; bigarrena, berriz, liderra da siderurgian.
Sidenorren inguruko "espekulaziorik ez" egiteko eskatu du Jaurlaritzak, eta "errespetu osoa" agertu dio ikerketari
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, abian dagoen ikerketari dagokionez “itxaron behar” dela nabarmendu du Ibone Bengoetxeak, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Bestalde, Talgoren inguruko akordioaren garrantzia azpimarratu du.
Esteban, Sidenorren inguruan: "Salaketa bat egon da, baina aurreiritziak ez dira batere komenigarriak"
Israelgo armamentu enpresa bati altzairua saltzea leporatuta ikerketa abiatu ondoren, Aitor Esteban EBBko presidenteak aurreiritziak saihesteko eskatu du: “Balio-iritziak saihestu behar dira”. Jeltzaleak nabarmendu duenez, “enpresak horren inguruko azalpenak eman beharko ditu”.
Espainiako Gobernuak adierazi du botere judizialari dagokiola enpresa batek egin duena ikertzea
Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak esan du justiziari dagokiola gertatutakoa argitzea, baina Israelera armak esportatzea edo handik inportatzea debekatzen duen araudia indarrean dagoela nabarmendu du.
Makina-erremintaren sektoreak ez du bere unerik onena bizi
Trumpen muga-zergak salmentak zailtzen ari dira, eta hori argi ikusten da atzo ezagutu genuen esportazioen azken datuan: % 31 egin dute behera. Makina Erremintako Enpresen Elkartearen arabera, aurten sektoreko eskaerak % 5 eta % 10 artean jaitsiko dira.
Auzitegi Nazionala Sidenor ikertzen ari da, Israelgo armamentu enpresa bati altzairua saltzeagatik
Auzitegi Nazionala Jose Antonio Jainaga Gomez Sidenorreko presidentea eta bi zuzendari ikertzen ari da, Israel Military Industries arma-fabrikatzaileari altzairua saltzeagatik.
EAEko esportazio-kopurua % 29 jaitsi da abuztuan, aplikatu berri dituzten muga-zergak direla eta
Produktu energetikoen jaitsierak eragin zuen beherakada, % 77,6 egin baitzuten behera. Ez-energetikoak, berriz, % 22,5 jaitsi ziren, batez ere automozioaren sektorean.
Euskal burdingintzaren 5 erronka nagusiak
Burdingintza sektorearen nazioarteko topaketa bat hasi da gaur, asteartea, Barakaldoko BECen. Bertan, besteak beste, euskal sektoreak epe laburrean dituen erronkei buruz hitz egiten ari dira: muga-zergak, deskarbonizazioa, energiaren beharra...
Albiste izango dira: Steel Tech kongresua, Sarkozy espetxera eta Danok Oteiza elkartearen aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak eta Poloniako Gobernuak Europaren autonomia estrategikoa bultzatzearen alde egin dute
Astelehen honetan Bilbon egin duten Euskadi-Polonia Foroan aztergai izan dute, besteak beste, itsasoko energia eolikoan eta teknologia garbietan lankidetzan aritzea, baita teknologia aeroespazialetan eta azpiegitura adimendunetan eta logistikoan ere.
Dikar kooperatibak Ternua ehungintza taldea erosi du “jarraitutasuna” eta “lurralde industria bermatzeko” helburuarekin
Proposamenaren “arrakasta” kooperatibak erakutsi duen “lurraldearekiko, pertsonekiko eta markaren etorkizunarekiko konpromisoan” oinarritu da.
Ternua taldeak Gipuzkoako Borobitex enpresari saldu dio Loreak Mendian marka
Joan den ekainetik, borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartua da Arrasateko ehungintza enpresa ospetsua. Hainbat inbertitzailerekin negoziatzen ibili da hilabeteotan enpresa zatika saldu eta zorra kitatzeko.
Industriaren geldialdiak ekonomiaren hazkundea galarazten duela ohartarazi du Adegik
Fakturazioak eta eskariak ez omen dira hazten azken boladan. Enplegua ere gutxiago hazten ari da, eta Gipuzkoako enpresek uste dute laster batean hazkunde hori “zero" izango dela.
Eusko Jaurlaritzak Indartuz inbertsio funtsa sortuko du, eta 400 milioirekin hornituko du
Gainera, Finkatuz inbertsio funts publikoak estatutuak eguneratuko ditu enpresetan parte hartzeko irizpideak malgutzeko. Esaterako, ez da horretarako baldintza izango enpresak egoitza Euskadin izatea, eta nahikoa izango da lurraldean "eragina" izatea.
Jaurlaritzak hamarren bat igo ditu hazkunde-aurreikuspenak: % 2,2koa izango da aurten, eta % 1,9koa 2026an
Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak adierazi duenez, Euskadik "ekonomia indartsua du, etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest dago, eta nazioarteko edozein ziurgabetasunen aurrean egokitzeko gaitasuna du". Hazkunde horren gakoa barne-eskaria izango da.
Maderas de Llodioko langileek salatu dute erakundeek jarrera pasiboa dutela enplegu-erregulazioko espedientearen aurrean
Langileen batzordeak adierazi duenez, ekoizpenaren % 40 Laudiotik kanpo eramango lukete, eta horrek eskualdearen etorkizun ekonomikoa arriskuan jarriko luke.
Albiste izango dira: CAF, urte judizialaren hasiera eta Zinemaldia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
CAFi Belgikan esleitutako "mendeko kontratua", zenbakitan
Gipuzkoako enpresak Belgikako trenen bagoiak egiteko kontratu publiko bat lortu du, 1.695 eta 3.400 milioi euro artekoa.
Fabrikazio aurreratuko 32 euskal enpresa EMO Hannoverren dira, azken berrikuntzak aurkezteko
Makina-erramintak zita oso garrantzitsua du egunotan Hannoverko EMO azokan. Ekonomiak bizi duen ezegonkortasun egoera honetan inoiz baino beharrezkoagoa da munduaren erakusleihoan egoteam eta merkatu berriak jorratzea. Asmo horrekin joan dira, Jaurlaritzak babestuta, EAEko 32 enpresa.