Nafarroa
Zortzi atxilotu, Berriozarren Munduko Kopako finala ikusten ari zen militar talde bati eraso egiteagatik
Guardia Zibilak eta Foruzaingoak hainbat atxiloketa eta miaketa egin dituzte gaur goizaldean, Iruñerrian. Atxilotuek joan den uztailaren 19ko istiluekin omen dute lotura. Egun horretan gertatu zen erasoa, Espainiaren eta Argentinaren arteko Munduko Kopako partidarekin bat, Berriozarko taberna bateko terrazan. Auzia sekretupean dago.
Bi gaixok ospitalean jarraitzen dute, Aita Menni klinikako sutearen ondorioz
62 urteko gizon bat zainketa intentsiboetako unitatean dute, eta 37 urteko emakume bat, psikiatrian. Gainerakoei sendagiria eman diete dagoeneko.
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Negu Gorriak etxegabeei laguntzen dien Nafarroako GKEa da. Igandean Ceutara joateko asmoa zuten, migratzaileei laguntzeko, eta hainbat ceutarrek elkarretaratzea egin zuten, elkarteraren kontra, "erradikalak" zirela leporatuta. Manifestazioan, elkarteko kide bat barruan zegoelakoan, Ceutako diputatu bat zihoan ibilgailu bati eraso egin zioten.
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omen ditu, memoriaren, giza eskubideen defentsaren eta Argentinan desagertutakoen bilaketaren alde egindako lanagatik.
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Oraindik ez dago gaitza sendatzeko tratamendurik, baina frogatu dute bi farmako horiek gaixotasunaren bilakaerari galga jartzeko balio dutela. Oso garestiak dira eta Medikamentuen Ministerio arteko Batzordeak erabaki du sistema publikoan ez sartzea. Hego Euskal Herrian 44.000 bat pertsonak dute Alzheimerra, eta adituen arabera, 2050. urterako 120.000 baino gehiago izan daitezke.
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Ebakuatutako paziente gehienak Iruñeko klinikara itzuli dira, eta 0 solairua itxita eta zigilatuta dago, ikerketa errazteko.
Poliziak airera tiro egin du Ceutan, "Negu Gorriak/Derecho a Techo" elkarte nafarraren etorreraren aurkako protestan
Sare sozialen bidez egindako deialdi bati erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira portu inguruan, "ezker erradikalari lotuta" omen dagoen taldearen iritsiera gaitzesteko.
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak euskararen lege berri bat aldarrikatu du
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak agerraldia egin du Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan dagoen Izpegi gainean, euskararen lege berria aldarrikatzeko. Helburu horrekin, abenduan antolatu eta mobilizatzeko deia egin diete euskaldunei eta euskaltzaleei.
Nafarroako Volkswagen ID. Cross modelo elektrikoa ekoizten hasi da
Nafarroako Volkswagenen lantegia ID. Cross ibilgailu elektrikoa ekoizten hasi da, T-Cross eta Taigo errekuntza-modeloekin eta Škoda Epiq elektrikoarekin batera. Iruñeko lantegia elektrifikatzeko, mila milioi eurotik gorako inbertsioa egin behar izan dute, eta mila langile inguru kontratatzea ekarriko du.
Autobus bat erre da NA-6005 errepidean, Zarikiegin
Eskola-autobus baten gidaria eta zaintzailea onik atera dira NA-6005 errepidean, Zarikiegitik gertu, eskola-umerik gabe zihoan ibilgailuak su hartu ostean. Ezbeharra 08:20an izan da, matxura mekaniko baten ondorioz.
Uxue Barkos izango da berriro Geroa Bairen Nafarroako presidentegaia
Geroa Sozialberdeak alderdiak, EAJk eta Atarrabia Taldeak osatutako koalizioko zerrendaburu izango da berriro 2015 eta 2019 artean Nafarroako presidente izandakoa eta egun senatari autonomikoa dena.
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak
Epaitegiak neurrizkotzat jo du kaleratzea, langileak ez baitzuen baimen egiaztaturik eta haren absentziak kalte ekonomikoak eta antolakuntzakoak eragin baitzizkion enpresari.
Nafarroako Gobernuak berriro lizitatuko ditu Belateko tunelen lanak
Gaiari buruz azalpenak emateko Foru Parlamentuan egin duen agerraldian, Chivitek esan du une honetan aukera "bideragarri bakarra" dela lanak berriro lehiaketa publikora ateratzea.
Gizon bat atxilotu dute Berriozarren, labanak eskuan hartuta bikotekide ohiarekiko urruntze agindua urratzeagatik
Bikotekide ohiari eraso egiten saiatu ondoren, garaje bateko segurtasun kamerak kendu eta emakumearen ibilgailuaren gurpilak zulatu zituen.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean
Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.