Erabaki zuzenak baino gehiago izan dira okerrak pandemian, gizartearen erdiarentzat
Urtea bete du pandemiak, eta horren inguruan egindako kudeaketari buruzko iritzia eskatu dio XXV. EITB Focus inkestak euskal jendarteari. Erdiaren aburuz, erabaki zuenak baino gehiago izan dira okerrak. Era berean, herritarrek sinesgarritasun handiagoa ematen diete zientzialari eta adituei, beste agente eta erakundeen informazioari baino.
Gizaker inkesta etxeak EITB MEDIArentzat egindako makroinkestak koronabirusa hartu du hizpide, pandemiaren urtemuga betetzen den honetan. Otsaileko azken astean EAEko 1.200 herritarri telefono bidez egindako elkarrizketak ditu oinarri.
Bigarren atal honetan, covid-19ak ekonomian izan duen eraginaz galdetu zaio biztanleriari. Hala, lau langiletik batek uste du bere enpresak murrizketak egin ditzakeela datozen hilabeteetan, eta 10etik 1 ezkorragoa da, enpresa ixtearen beldur baita.

eta erantzunetan agerian geratu da arloaren arabera handiagoa izan dela inpaktua. Hori horrela, ostalaritzan lan egiten dutenen erdiak baino gehiagok uste dute kaleratzeak egon daitezkeela euren lantokietan, eta gauza bera espero dute automobilgintzan ari direnen % 41ek o industrian jarduten dutenen herenak. Halaber, aipagarria da turismo eta bidaien alorreko bi langileetatik bat bere enpresak ateak itxi beharko dituelakoan dagoela; hala uste dute automobilgintzako langileen % 36k edo ostalaritzako beharginen % 29k.

Hain justu, birusaren hedapena geldiarazten saiatzeko hartutako neurri batzuek tabernei eta jatetxeei eragin diete, eta horren harira, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiari buruz galdetu zaie inkestatuei, alegia, udalerri gorrietan zeuden establezimenduak berriz zabaltzearen ebazpenari buruz. Gehienak ( % 47,5) erabakiaren kontra azaldu dira, eta % 36ri, ordea, ondo iruditu zaio. Azpimarratzekoa da itaundutakoaren adinak emandako erantzuna baldintzatu duela. Izan ere, 18-50 urteko biztanleriaren % 47 ostalaritza berriz irekitzearen alde agertu da, baina 51 urtetik gorakoentzat, Justiziak hartutakoa ez zen erabaki zuzena izan.

2021era begirako aurreikuspenak
Hasi berri dugun urtea nola ikusten duen galdetuta, eszeptizismoa da nagusi euskal gizartearen. % 83k uste dute "protesta, istilu eta krispazio gehiago" egongo; % 74ren aburuz, langabeziak gora egingo du; inkestari erantzun dioten herritarren erdiaren arabera, "2020koa baino krisi ekonomiko latzagoa" jasango dugu, eta bitxia bada ere, bestela iritzi diote ekonomia pertsonal edo familiarra aipatzean: bost lagunetik bakar batek espero du okerrera joango dela.

Izan ere, ekonomiaren aurretik, osasuna da herritarren kezka iturri nagusi (% 84rentzat hala da, ekonomia aipatu duten % 10ren aurrean). Dena dela, gizarte osoari eragiten dioten erabakiak hartzeko orduan lehenetsi behar denaz galdetuta, jendeak ez du horren argi, eta osasuna lehenetsi behar direla diotenak % 55 dira; ekonomiaren alde egin behar dela uste dutenak ia % 38 dira.

Euskal jendartearen iritzian, covid-19aren eragin ekonomikoa handia izango da Espainian eta munduan, baita EAEn ere, baina maila txikiagoan.

Azkenik, hainbat erakunde aipatu zaizkie herritarrei eta 0tik 10era eurengan duten konfiantza maila zehazteko eskatu zaie. Erantzunen arabera, zientzialariek eta adituek dute sinesgarritasun handiena (7,5eko nota), ondoren ageri da Osasunaren Munduko Erakundea (6,24), eta hirugarren postuan, Jaurlaritza, ia 6ko notarekin. Gainerako agenteek, Espainiako Gobernuak barne, ez dute 5a gainditu.

Fitxa teknikoa
Gizakerrek EITB MEDIAko albistegietarako egindako inkesta EAEn bizi diren 1.200 pertsonari egin zitzaien (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan).
La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako. Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2021eko otsailaren 23tik 26ra egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez.
Galdeketen batez besteko iraupena 11,68 minutukoa izan zen: motzenak 8 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 26 minutu.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauri BEA futbol taldearen hurrengo hiru partidetara ez du epailerik bidaliko Bizkaiko Arbitroen Batzordeak
Epailerik gabe, beraz, partida ezingo da jokatu. 16 urteko arbitro emakume bat iraintzeagatik eta mehatxatzeagatik ezarri diote zigorra futbol taldeari.
Corellako 14 urteko adingabe bat saldu eta ezkontzera behartu zuten pertsonak epaituko dituzte
Kasua ikertu duen epailearen ustez, gertakariak gizakien salerosketaren delitu izan daitezke. Autoaren arabera, gaztea ezkontzera behartu zuten "5.000 euro, bost whisky botila eta janariaren truke" eta, ondoren, Kataluniako hainbat udalerritan eskean aritzera behartu zuten.
24. Korrikaren amaiera: festa erraldoia Bilbon, igandean
Martxoaren 29an Bilboko udaletxean amaituko da 24. Korrika, "Euskara gara" lelopean, eta egun osoan zehar jarduera desberdinez osatutako egitarau zabala izango da.
Euskal hiztunen "eguneroko errealitatearen lagin txiki bat": 883 urraketa, 2025ean
Hizkuntza Eskubideen egoerari buruzko txostena aurkeztu du Behatokiak. Ondorio nagusia da "araugintzan errotiko aldaketak" egin ezean, "atzerapausoak emateko arriskua gero eta nabarmenagoa" dela. Azaldu dutenez, zenbait lanpostu publikotan euskararen ezagutza ez izateak sistema osoaren euskaraz funtzionatzeko gaitasuna oztopatzen du.
Eusko Jaurlaritzak Trans Memoriaren Eguna izendatu du azaroaren 20a
Dekretua elkarte eta erakunde sozialekin lankidetzan egin da, besteak beste, Naizen, Errespetuz eta Loratuz Lotu elkarteekin. Besteak beste, aukeratutako dataren proposamenean eta adostasunean parte hartu dute.
Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"
Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.
Irungo institutu batean diruaren truke ikasleei sexu harremanak proposatzea leporatzen dioten irakasleak akusazioak ukatu ditu, eta lan jazarpena salatu du
Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigorra eskatu du irakasle horrentzat, 13 eta 15 urteko hiru adingaberi diruaren zein oparien truke sexu harremanak izateko proposamenak egitea egotzita.
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatu du, jaurtigaia nork bota zuen egiaztatu ezin duelako
Donostiako epaileak behin-behinean artxibatu du 2024ko martxoan jasandako lesioagatik irekitako auzia, eta familiak helegitea aurkezteko aukera du orain.
Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario
Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita.
Alokairuen eskaintza, amilduta: Bilbon eta Donostian % 70 baino gehiago murriztu da
Iruñean alokairuen eskaintza % 47 jaitsi da, eta Gasteizen % 26, Idealistaren arabera. Bilbon, etxebizitza baten bila dabiltzanen lehiak % 864 egin du gora bost urtean.