Intzidentzia metatuak eta birsorkuntza tasak zertxobait gora egin dute Euskadin
Euskadin covid-19aren kasuek behera egin dute, 246 positibo berri atzeman baitituzte azken orduetan, baina 100.000 biztanleko 14 egunetan metatutako kasu positiboen tasak gora egin du asteburuan eta 201,98an kokatu da igande honetan, larunbatekoaren antzera (201,80) baina ostiralekoa baino puntu bat gorago (200,62).
Positibotasuna % 5etik behera mantendu da asteburuan, eta % 4,6an zegoen igandean. Gainera, aurreko astean (8tik 14ra) izandako positiboen ehunekoa % 4,4ra igo da, aurreko zazpi egunetan (martxoaren 1etik 7ra) baino gehiago, % 4,1eko izan baitzen, eta, beraz, aurreko asteko balioetara itzuli da (% 4,4koa otsailaren 22tik martxoaren 3ra).
Gainera, igande honetan beste parametro negatibo bat eman da; izan ere, birsorkuntza tasa (pertsona batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du) 1etik gora dago; hau da, gaixo batek 1,01 pertsona kutsa ditzake. Bizkaia (1,01) eta Gipuzkoa (1,05) 1etik gora daude dagoeneko, eta Araba, oraingoz, 1etik behera dago; 0,94an, hain zuzen ere.
Atzo, igandea, 5.348 proba diagnostiko egin zituzten, larunbatean baino 614 gutxiago, eta 246 positibo berri atzeman zituzten; larunbatean, berriz, 295 izan ziren.
Bizkaian, 136 kasu berri atzeman dituzte; Gipuzkoan, 66; Araban, 41; eta EAEtik kanpo bizi diren hiru pertsonak ere eman dute positibo.
Jose Luis Quintas Osasun sailburuordeak aurreko astean ohartarazi zuenez, "azken asteetako moteltze progresiboaren ondoren" intzidentzia-tasa "geldialdi argi batera iritsi zen", eta horrek, agian, "kurba epidemiologikoaren gorakada" ekar lezake, eta, ondorioz, baliteke osasun-neurriak gogortu behar izatea.
Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoa da intzidentzia metatu txikiena duena, baina bilakaera negatiboa dauka, ostiralean metatutako 176,5 kasuetatik 181,97ra igaro baitzen atzo. Araban eta Bizkaian egoerak hobera egin du, baina apur bat: 214,71 kasutik 212,2ra eta 207,13tik 206,78ra, hurrenez hurren.
Pandemiak EAEko hiru hiriburuetan izan duen bilakaerak lurraldeetako joera berari jarraitzen dio: Bilbon, metatutako tasa 218,48ra jaitsi da, eta Gasteizen, 243,06ra; Donostian, berriz, metatutako intzidentzia 93,21era igo da, nahiz eta datu onenak dituen hiriburua den oraindik.
Ospitaleetan, 14 ospitaleratze berri izan dira igande honetan; larunbatean baino 28 gutxiago. Gainera, koronabirusa duten 97 paziente daude zainketa intentsiboetako unitateetan (bezperako kopuru bera).
Astearen hasieran, 99 ikasgela daude itxita
Astelehen honetan, 99 ikasgela itxi dituzte 67 ikastetxetan, aurreko ostiralean baino 25 gela gehiago, hau da, ikasturte honetan 2 urtetik hasi eta derrigorrezko hezkuntza ez-unibertsitarioraino dauden eskolen % 0,56.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko tranbia ez da erdigunetik ibiliko irailera arte
Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-obrek eragin dute mozketa; bertan, besteak beste, zoladura homogeneoa jarriko da, bideen zati bat berriztuko da eta hainbat konponketa egingo dira.
Eguzki-eklipse osoen inguruko lau sekretu txundigarri
Ba al zenekien Antzinako Grezian eklipseek iragartzen zuten mekanismo bat zutela? Eta eklipseek iraungitze-data dutela? Eklipseen inguruko bitxikerietako batzuk bildu ditugu hemen.
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Euskal Herrian ikusitako azken eklipseak
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.