Intzidentzia metatuak goraka jarraitzen du EAEn, Gipuzkoa buru duela
Birusak harrotuta jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta horren adierazle da azken 14 egunetako intzidentzia tasa metatuaren bilakaera. Ostiraletik 36 puntu egin du gora, eta 100.000 biztanleko 168 kasutan kokatu da. Tasa horrek gora egin du hiru lurraldeetan, baina aipagarria da Gipuzkoako datua: 100.000 biztanleko 209 kasukoa da.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur kaleratu ditu, buletin epidemiologikoaren bitartez, asteburu osoko datu zehatzak (larunbat eta igandean datu orokorrak baino ez ditu zabaltzen). Azken orduetan 367 positibo berri hauteman dituzte, 5.305 proba diagnostiko egin eta gero (positibotasun tasa % 6,9koa da). Datuok ostiralekoen ildotik datoz, kutsatze eta positiboen tasa egonkor mantendu batira. Bizkaian atzeman dituzte kasu gehien: 167. Gipuzkoan 146 izan dira, eta Araban, 34. Horiei guztiei EAEtik kanpo bizi diren bederatzi lagunen positiboak batu behar zaizkie.
Zenbatutako positibo guztietatik gehienak 19-39 urtekoei (150 kasu) eta 0-18 urtekoei dagozkie (140 kasu). Azken talde horri erreparatuta, aipatzeko moduak dira 17-18 urtekoen artean atzemandako 77 kutsatzeak, eta 13-16 urteko nerabeen artean zenbatutako 42ak. Datu txar horiek intzidentzia tasa metatuan dute eragina. Hala, 17-18 urtekoen azken 14 eguneko intzidentzia tasa 1.681 kasukoa da 100.000 biztanleko. Nerabeena, hain nabarmena ez bada ere, goraka ari da etengabe (259 positibokoa da gaur-gaurkoz). Bi tasa horiek EAEko batez besteko intzidentziatik gora daude.
Lurraldeka, Gipuzkoa erasaten ari da bereziki birusa, eta lurralde horretako intzidentzia 209 kasukoa da jada. Tarte handiagora daude Bizkaiko datuak (148 kasu) eta Arabakoak (132 kasu). Hernanin bereziki kezkagarria da egoera epidemiologikoa: asteburuan 92 kutsatze atzeman dituzte (52, ostiralean; 26, larunbatean eta 14 igandean), eta azken 14 egunetako intzidentzia 1.381 kasukoa da 100.000 biztanleko. Hernani gain, astelehen honetan Astigarraga eta Urnieta sartu dira gune gorrian, koronabirusaren semaforoaren arabera. Horrez gain, Soraluzeko egoera ez da gozoa (5000 biztanle baino gutxiago duenez, ez da semafororako kontuan hartzen) eta asteburuan 37 kutsatze zenbatu dituzte. Ostiralean agerraldia hauteman zuten herrian, Saloura ikasketa bidaian joandakoen artean.
Bada datu positiborik: oinarrizko birsorkuntza tasa (R0a delakoa, positibo batek zenbat pertsona kutsatzen dituen adierazten duen zenbakia) 10 puntu jaitsi da ostiraletik, eta 1,51n kokatu da. Halaber, erietxeetako egoera ez da bereziki kaskartu. Igande honetan bederatzi pertsona ospitaleratu dituzte, eta guztira, 50 pertsona daude gela arruntetan ingresatuta. ZIUetan, berriz, 36 gaixo daude, bezperan baino bat gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.