Izurriak okerrera egiten jarraitzen du EAEn, eta ospitaleetako egoera ere kaskartzen ari da
Koronabirusaren transmisioak ez du etenik, eta testuinguru horretan, 1.345 positibo berri zenbatu dituzte azken orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Kasuak erietxeetara iristen hasi da, gainera. Hala, ostegun honetan 126 pertsona zeuden gela arruntetan, bezperan baino 28 gehiago, eta ZIUetan, 31 (asteazkenean baino hiru gehiago). Ospitaleratze berriek ere gora egin dute (47, bezperan baino 16 gehiago).
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratutako buletin epidemiologikoaren arabera, atzokoan egindako 11.894 proba diagnostikoetatik % 11,3 positibo izan dira, eta hirugarren egunez jarraian, milakotik gora kutsatzeak. Lurraldeka, Bizkaian atzeman dituzte kasu gehien, gorakada nabarmena izan da, gainera. 672 positibo hauteman dituzte, bezperan baino 161 gehiago. Gipuzkoak transmisio altuarekin jarraitzen du, baina asteon lehen aldiz, behera egin dute kasuek (482, -20). Araban 163 positibo detektatu dituzte, asteazkenean baino bederatzi gehiago.
Dena dela, azken 14 egunetan pilatutako positibo kasuei dagokienez, Gipuzkoak jarraitzen du buru: 553 kasuko tasa du 100.000 biztanleko. Gipuzkoarekin zuen tartea txikitu du Bizkaiak, eta gune gorrian sartzear da, 395 punturekin. Arabako intzidentzia tasa metatua ere igo egin da, balio apalagoetan bada ere (348 puntu). Ingurumaria horretan, EAE osoko tasa 42 kasutan hazi da, 100 000 biztanleko 458 puntutan kokatuta. Asteon izan duen hazkunderik altuena da.
40 urte baino gutxiagoen artean dago egoera makurren. Atzoko 1345 positiboetatik erdia baino gehiago 19-39 urtekoei dagokie (714 kasu), eta adin tarte horretan intzidentzia tasa metatua 1.000tik gora dago dagoeneko (1.054 kasu, aste hasieran 713koa zenean). 17-18 urtekoen artean adierazle hori gorantz ari da: gaur gaurkoz 2.969 kasukoa da tasa (igandean, 2536koa).
Hazi den bestea positibo batek kutsatzen dituen pertsona kopurua adierazten duen zenbakia (R0a), 1,41ekoa da orain. Epidemiologoen esanetan, zenbaki hori 1etik behera egotea komeni da.
Koronabirusaren semaforoan gorria nagusitzen ari da, eta 5000 biztanle baino gehiagoko beste zortzi udalerri batu dira gune latzenera. Bizkaian, aipatzeko moduak dira Balmasedan atzemandako 15 positiboak, eta intzidentzia tasa ere ia 1.000koa du (995). Gipuzkoan, Donostia zenbatutakoez gain, Irun, Beasain eta Azkoitian hautemandako kasuen gorakada da nabarmentzekoa: 45, 26 eta 17 positibo berri, hurrenez hurren.
Bost positibo Gipuzkoako bi egoitzetan
Gipuzkoako adinekoen bi egoitzatan bost kasu positibo berri atzeman dira azken orduetan. Hiru kasu Donostiako Aldakonea egoitzako erabiltzaileen artean izan dira, eta beste biak Irungo Inmaculada egoitzan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, guztiek txertoa jasota zuten. Lau pertsona covid-19 erreferentziazko zentrora eraman dituzte, Eibarko Ospitalera, prebentzioagatik eta birusa zabaltzea saihesteko. Adineko beste pertsona bat ospitalean dago, aldez aurretik arnasteko gaixotasun bat zuelako.
Bestalde, uztailaren 1ean positibo eman zuten Sanmarkosene (Errenteria) zentroko bi lagunek gaixotasuna gainditu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.