Positibotasunak behera egin du Euskadin, baina gaixo larrien kopuruak gora egin du ZIUetan
Igandean, 363 kutsatze atzeman dituzte Euskadin, aurreko egunean baino 177 gutxiago, eta positibotasuna % 8,9ra jaitsi da. Hala ere, EAEko ospitaleetan gaixoen kopuruak behera egiten jarraitzen dute, baina horietatik 82 gaixo zainketa intentsiboetako unitateetan daude; bosgarren olatuko kopururik altuena da.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban 50 positibo hauteman dituzte, Bizkaian 200 eta Gipuzkoan 106, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Hain zuzen ere, gaitza atzemateko 4.083 proba diagnostiko egin zituzten atzo, eta 363 positibo berri atzeman zituzten. Ildo horretatik, positibotasun tasa % 8,9ra jaitsi da (larunbatean % 10,3koa zen) eta 100.000 biztanleko azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 434 kasukoa da. Ugalketa-indizea (R0), aldiz, 0,87an kokatu da.
Adin-tartearen arabera, gazteenak dira kaltetuenak; 20 eta 29 urte bitartekoen artean 1.168 kasuko intzidentzia-tasa metatua dago, 17 eta 18 urte bitartekoen atzetik, 1.413 kasu baitaude tarte horretan 100.000 biztanleko.
EAEko ospitaleetako egoerari dagokionez, 41 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten atzo gela arruntetan (aurreko balantzean baino 10 gehiago), baina zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) 82 gaixo daude une honetan covid-19arekin (bi gehiago). Ondorioz, 265 pertsona daude guztira ospitalean.
Bi hildako Gipuzkoako erresidentziatan
Bestalde, bi adineko hil dira covid-19arekin Gipuzkoako erresidentziatan, asteburuan, Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Oiartzungo Petra Lekuona eta Irungo Ama Xantalen egoitzetan izan dira heriotzak.
Une honetan, 43 pertsona daude kutsatuta Gipuzkoako zahar-etxeetan. Asteburuan ez dute positibo berririk antzeman.
Bosgarren olatu hasi zenetik bederatzi adineko hil dira guztira.
Arabako eta Bizkaiko foru aldundiek ez dute daturik eman.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.