Euskadin 346 positibo berri atzeman dituzte, 51 gutxiago, eta R0 indizea 0,80ra jaitsi da
Euskadin 346 positibo berri atzeman dituzte ostegun honetan, aurreko egunean baino 51 gutxiago, baina ospitaleetako presioa ez da asko aldatu. R0 indizeak behera egin du, eta birusaren intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du.
Ostiral honetan pandemiaren bilakaerari buruz eman dituzten datuen arabera, atzo proba gutxiago egin zituzten, 5.668 guztira, eta positibotasun tasa % 6,7tik % 6,1era jaitsi da.
Positibo berrietatik 37 Araban detektatu dituzte, 191 Bizkaian, 112 Gipuzkoan eta sei Euskaditik kanpo bizi diren pertsonen artean.
100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 286,54 kasukoa da, aurreko egunean baino 12 puntu txkiagoa, eta hiru lurraldeetan egin du behera: 267an dago Araban, 275 Gipuzkoan eta 287 Bizkaian.
Hiriburuetako datuei dagokienez, Gasteizek eremu laranja utzi du eta horira igaro da, intzidentzia metatua 291,8 kasukoa baita bertan; Bilbon 254,2 kasuko da, eta Donostian, berriz, 243,4koa.
Euskal Autonomia Erkidegoko 11 udalerri (Bizkaiko 6 eta Gipuzkoako 5) daude oraindik gorriz, 400 kasutik gorako intzidentzia baitute.
40 pertsona ospitaleratu dituzte ostegunean, asteazkenean baino hiru gehiago, eta 71 gaixo daude zainketa intentsiboetako unitateetan, bezperan baino bi gutxiago, eta 207 pertsona daude gela arruntetan, aurreko egunean baino 9 gehiago. Guztira, 278 gaixo daude EAEko ospitaleetan, bezperan baino zazpi gehiago.
Birusaren birsorkuntza tasa, kasu positibo bakoitzak zenbat pertsona kutsatzen dituen adierazten duena, bi ehunen jaitsi da, 0,80raino. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, R0 indizea 0,75era jaitsi da Araban, eta 0,81era Bizkaian eta Gipuzkoan.
Bestalde, intzidentzia-tasen arrazoia (egungo 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua duela astebetekoarekin alderatzen du) 0,76koa da.
Txertaketari dagokionez, EAEko 12 urtetik gorako 1.609.474 herritarrek osatu dute jada covid-19 gaitzaren aurkako txertaketa jarraibidea, horretarako beharrezko dosiak jasota; hau da, populazio talde horretakoen % 81,3k. Gainera, % 87,8k gutxienez dosi bat jaso du, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostiral honetan jakinarazi duenez.
Hain zuzen, Euskadiko osasun agintaritzak 3.431.760 txerto dosi jaso ditu kanpaina hasi zenetik (Pfizerren 2.406.510, Modernaren 470.200, AstraZenecaren 444.200 eta Janssenen 110.850), eta 3.141.569 eman ditu; hau da, jasotakoen % 91,5. Emandako txerto guztietatik 1.404.101 bigarren dosiak izan dira, eta 205.373 dosi bakarrekoak. Beraz, orotara, EAEko 12 urtetik gorako 1.609.474 herritarrek osatu dute pauta osoa orain arte; hau da, talde horretako herritarren % 81,3k.
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela urtetan
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.