AEBko hauteskundeak
Ukraina EBra "lehenbailehen" batzeko eskatu die Zelenskik buruzagi europarrei
Kieverako funts europarrak desblokeatzea eskertu du Ukrainako presidenteak, bere herrialdearentzat erabaki "oso garrantzitsua" dela adieraziz.
Libanok uko egin dio Israelekin akordio batera iristeari, bere tropak hegoaldetik erabat erretiratzen ez baditu
AEBk negoziazioetan duen "funtsezko" papera nabarmendu du, eta Israelgo ordezkariei "presioa" egiteko eskatu dio Washingtoni.
EBko estatuburu eta gobernuburuak energiaz, Ormuzko blokeoaz eta Ukrainaz arituko dira, Orban gabe egingo den lehen goi-bileran
Goi-bilera antolatu dute gaur-biharretan Zipren, Europako Kontseiluko txandakako presidentetza Mediterraneoko itsasoko hirugarren uharte handienari dagokiolako. Ostiralean Ekialde Hurbileko gerra izango dute hizpide, Jordania, Siria, Libano, Egipto eta Golkoko goi-ordezkariak bertan direla.
Trumpek esan du aukera dagoela ostiralean Iranekin bake-negoziazioei berrekiteko
Asteon, Irango Gobernuak argi utzi du Estatu Batuekin berriro biltzeko prest dagoela, baina "beharrezko baldintzak" daudenean. Iran erasoei aurre egiteko "prestatua" dagoela ere esan dute bertako agintariek.
Erresuma Batuak erretzea debekatuko die 2008tik aurrera jaiotakoei
Legea datorren urtetik aurrera sartuko da indarrean, eta, horren arabera, legez kanpokoa izango da tabako-produktuak saltzea 2008. urtea ezkero jaiotakoei. Halaber, debekatu egingo da zigarro elektronikoak erretzea haurrak doazen autoetan, haur-parke, ikastetxe eta ospitaleen inguruetan.
Hainbat ontziri eraso egin diote Ormuzko itsasartean, eta areagotu egin da tentsioa
Ordu gutxitan, bi gertakari izan dira Iranen eta Omanen, Erresuma Batuko Itsas Segurtasuneko agentziak jakinarazi duenez.
Trumpek su-etena luzatu du Iranek akordiorako proposamena aurkeztu arte
Irango agintariek, bestalde, Ekialde Hurbileko eskualdean dituzten inguruko herrialdeei ohartarazi diete handik erasoak jasotzen badituzte "petrolio ekoizpena" "amaituko" dela.
Europar Batasunak mahai gainean utziko du Israelekin duen elkartze akordioari buruzko eztabaida, oraingoz ez baitu ituna bertan behera uzteko adina babes
Akordioa erabat indargabetzeko beharrezkoa da hogeita zazpi kideak ados egotea; aitzitik, merkataritza-abantailak eteteko, nahikoa da gehiengo kualifikatua izatea.
Giza eskubideak "gobernu suntsitzaileen" jopuntuan daudela ohartarazi du Amnistiak
GKEak nazioarteko zuzenbidearen aurkako erasoak, autoritarismoaren gorakada eta Gazako zein Ukrainako gatazketako zigorgabetasuna salatu ditu, besteak beste.
Iranek AEBri ohartarazi dio ez duela "mehatxupean eta presiopean" negoziatuko eta Vancek bidaia atzeratu du
Su-etena amaitzeko ordu gutxiren faltan, Pakistanek Irani elkarrizketetan parte hartzeko deia egin dio. Bien bitartean, Donald Trump presidenteak ziurtzat jo du Iran Islamabadeko negoziazio mahaian eseriko dela, eta baieztatu du ordezkaritza estatubatuarra bidaliko duela. Hala ere, Vanceren bidaia atzeratzeak egonezina areagotu du.
Bi lagun hil eta hainbat zauritu dira Mexikon, tiroketa batean, Teotihuacango piramideetan
Erasotzailea turistei tiroka hasi zaie, Ilargiaren piramidera igota. Kanadako emakume bat hil du eta hainbat pertsona zauritu ditu; gero, bere buruaz beste egin du.
Starmerrek "onartezintzat" jo du Mandelsonen izendapenari buruzko informazioa berari aurretik ez jakinaraztea
Aurreko saioetan egin duen bezala, Mandelsonen aukeraketaren "ardura osoa" bere gain hartu du, eta barkamena eskatu die Epsteinen biktimei. "Argi eta garbi, huts egin nien nire erabakiarekin".
Israel eta Libano bigarren aldiz elkartuko dira ostegunean, Washingtonen
Etxe Zuriaren eledun batek jakinarazi duenez, negoziazioen bigarren txandari ekingo diote Israelek eta Libanok apirilaren 23an, eta Washingtonek hartuko ditu elkarrizketa horiek berriro.
Elkartze akordioa bertan behera uzteko gehiengo faltaren aurrean, Kallas Israelen aurkako neurri komertzialen alde agertu da
Joan den irailean, Europako Batzordeak akordioaren merkataritza-puntu jakin batzuk etetea proposatu zuen. Erabaki horrek gehiengo kualifikatua baino ez du eskatzen, eta ez dakar ituna erabat haustea.
Garamendik ohartarazi du EAEk "arazoa" duela inbertsioekin: "Beste erkidegoetan baino gutxiago inbertitzen da"
Espainiako patronalaren presidenteak adierazi duenez, Estatuan egiten diren "greba guztien erdiak" inguru EAEn egiteak "ez du asko laguntzen" inbertsioak erakartzeko orduan.
Iranek su-etena urratzea leporatu dio AEBri, eraso egin baitio ontzi bati Ormuzen
Teheranek salatu du "itsas pirateria" ekintza bat izan dela, eta droneekin erantzun duela. Tentsioa eta mesfidantza areagotzen ari dira, bake akordiorako elkarrizketen atarian.
Rumen Radev nagusitu da Bulgariako hauteskundeetan, lehen emaitzen arabera
Antza, Radevek gobernu egonkor bat osatzeko aukera izango luke, ezegonkortasun politikoak baldintzatutako urteei amaiera emanez. Bulgaria aurrerakoiak botoen % 38 eta 40 artean lortu ditu, lehen datuen arabera, gainerako alderdiekin alderatuta babes zabala bereganatuta.
AEBk Irango ontzi bat beraganatu dutela iragarri du Trumpek, Iranek ez dela Islamabadeko negoziazioetara joango baieztatu ondoren
AEBko presidenteak talde negoziatzaile bat bidali du Pakistanera, bilera egin asmoz baina Iranek esan du ez duela ordezkaririk bidaliko AEBk Ormuzi ezarritako blokeoak jarraitzen badu. Iran "suntsitxeko" mehatxua egin du Trumpek.
Urtebete eta hamalau urte bitarteko zortzi haur hil dira Louisianan izandako tiroketa batean
Poliziaren arabera, "etxeko liskar bat" izan da gertakaria. Hasiera betan, tiroketaren ustezko egileak ihes egin du, baina poliziek harrapatu eta hil egin dute geroago.
Iranek murrizketak ezarri ditu berriro Ormuzko itsasartean
AEBk Irango portuei ezarritako blokeoa altxatu ezean, itsasartea berriro zarratuko zuela ohartarazi zuen Teheranek, eta ohartarazpena bete egin du gaur. Donal Trump AEBko presidenteak ere ez du tentsioa baretu, eta jakinarazi du asteazkenerako Iranekin akordioa lortzen ez badu "bonbak berriro jaurtitzen" hasiko dela.