Pradales, balizko hauteskunde aurrerapenaren inguruan: "Vox ekuazioan bada, alarmak piztuta izan behar ditugu"
Imanol Pradales lehendakariak Cercle d'Economia foroak antolatu duen jardunaldi batean hartu du parte, Salvador Illa eta Alfonso Rueda Kataluniako eta Galiziako presidenteekin, hurrenez hurren, batera. Erkidegoen finantzazio ereduez ez ezik, Espainiako egoera politikoaz eta balizko hauteskunde aurrerapenaz ere hitz egin dute. Zuhurtzia eskatu du Gasteizko gobernuburuak, baina aldaketa politikoaren aukerarekin ez dela tematu behar nabarmendu du.