"Kidetasunagatik" Errenteriako eraso matxistak ezkutatu izana egotzi dio Aitor Estebanek EH Bilduri
EBBko presidentearen arabera, "gertakariak modu pribatuan kudeatzeko, alegia, erasoak estaltzeko" proposatu zien ezker abertzaleak erasoen biktima izan diren emakumeei. "Elizak hainbat hamarkadatan erabili duen sistema bera da Errenteriakoa, eta Elizak egindakoa gaizki badago, eta badago, EH Bildurena ere bai", gaineratu du Estebanek.