Erreskate taldeentzat erlojupeko lasterketa Venezuelan
Herrialdea astindu duten lurrikarak izan ostean, mundu osoko salbamendu- eta erreskate-taldeek lanean jarraitzen dute, atsedenik gabe, hondakinen artean harrapatuta geratu diren pertsonen bila.
Herrialdea astindu duten lurrikarak izan ostean, mundu osoko salbamendu- eta erreskate-taldeek lanean jarraitzen dute, atsedenik gabe, hondakinen artean harrapatuta geratu diren pertsonen bila.
Igande honetan abisu horiak aktibatu dira prezipitazio handiengatik. Datorren astearen hasieran, ezegonkortasuna nagusituko da, zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du tarteka.
Espainiako Estatuan sexu harremanak izateko gela iluna zuen lehen lokala izan zen, eta 50 urte inguru egon zen irekita. Filmak forma hartzen duen bitartean, film labur bat egin dute, Kimuak-en Euskadiko film labur onenen artean aukeratua.
Gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du Navarreria kalean, harrapaketa masiboa sortuz. Zaurituak ospitalean dira: bi, oso larri; beste biak, aldiz, zauri arinekin.
Hamaika pertsona hil dira gaur Tomblainen, Frantziako ipar-ekialdean dagoen Nancy hiriaren inguruan, hegazkin batek istripua izanda. Meurthe eta Mosela departamenduko prefeturak zabaldu duenez, hegazkinak paraxutistak zeramatzan, eta bertan zihoazen guztiak hil dira. Pilotua, bost instruktore eta tandemean paraxutean jauzi egiteko asmoa zuten bost pertsona dira hildakoak.
Milaka pertsonak parte hartu dute igande goizean Gasteizen, Donostian eta Iruñean LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko egin diren manifestazioetan. Benetako berdintasuna eskatu, gorroto diskurtsoen gorakada salatu, eta aniztasunaren arloan lortutako aurrerapenek mehatxatzen dituzten atzerapausoez ohartarazi dute.
Sariak banatzeko ekitaldia gaur egin dute, Donostian, Eneko Andueza buruzagi sozialistaren gidaritzapean, eta, besteak beste, Almudena Ariza kazetaria eta Larrialdietarako Unitate Militarra (UME) saritu dituzte.
Euskal Herriko venezuelarren komunitatea triste dago Venezuelan izan diren lurrikarek eragindako hodamendiaren aurrean. Hainbat bilketa gune ireki dituzte laguntza bildu eta hara bidaltzeko. Bien bitartean, venezuelarrek pena handiz segitzen dute hango berriak jasotzen, ezintasun sentsazioarekin, euren lurraldetik urrun.
Dagoeneko ez dago fronte aktiborik, baina egun batzuk gehiago emango dituzte lanean, oraindik gori dauden puntuak erabat itzaltzeko.
Europako herrialde askotan, muturreko tenperaturak dituzte oraindik, 40 gradurainokoak. Beroaldiak muturreko tenperatura historikoak utzi ditu Alemanian, Danimarkan eta Txekian. Herrialde batzuetan, agintariak ur-kanoiak erabiltzen ari dira herritarrak freskatzeko.