Azken berriak

Egin bat Orainen abantail guztiez gozatzeko

Gehiago ikusi

Gaurko 5 irakurrienak

Ibone Bengoetxea sailburu eta lehendakariordea Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bengoetxea: "Informazioak kezkagarriak dira, egunen batean Sanchez presidenteak azalpenak eman beharko ditu"

Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta lehen lehendakariordea PSOE "ataka zailean" jartzen ari diren ustezko ustelkeria auzien inguruan mintzatu da. Aitortu duenez, "egoera larria da", eta buruzagi sozialistak azalpenak eman beharko ditu. Auziek Jaurlaritzan izan dezaketen eraginaz galdetuta, Bengoetxeak azpimarratu du Gobernuak "euskal agenda" duela eta ez dela "despistatzen".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Debekuaren aurrean, "haurrei udaldi polit eta lasai bat" eskaintzeko "lanean" ari dela esan du Euskal Udalekuak elkarteak

Elkarteak mezua bidali die udaldia Bernedoko udalekuetan igarotzeko eskaera egin duten 200 familiei, eta azaldu die "abokatuarekin lanean" ari direla haur eta familientzako "aukera eta alternatiba egokienak diseinatzeko". Arabako Foru Aldundiak debekua ezarri ostean Instagram sare sozialean elkarteak duen profilean mezua partekatu du, "triste eta kezkatuta" daudela esanez eta salatuz "legezko betekizun guztiak bete arren" ukatu diotela Dorrekoa elkarteari udalekuak antolatzeko aukera.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arabako Aldundiak Sarrea elkartea zigortu du eta baimena ukatu dio horren ordez Bernedoko udalekua antolatu nahi zuen Dorrekoa elkarteari

9.000 euroko isuna ezarri dio Sarrea elkarteari, bai eta 3 urtez dirulaguntza publikorik jasotzeko dekua eta 3 urtez adin txikikoekin aisialdiko jarduerak antolatu edo egiteko inhabilitazioa ere. Sarrearen ordez udalekua antolatu nahi zuen Dorrekoa Kultur Elkarteari atzera bota dio baimen eskaera, Sarrearen inhabilitazioa saihesteko entitate instrumental gisa funtzionatzea leporatuta, lege-iruzurra litzatekeelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X