Bilboko konpartsen desfilea eta mozorro lehiaketa bertan behera, denboraleagatik
Euri eta haizea dela eta, Bilboko Udalak bertan behera utzi ditu larunbat honetako hainbat ekitaldi. Gaueko desfileari eustea erabaki dute, dena dela.
Euri eta haizea dela eta, Bilboko Udalak bertan behera utzi ditu larunbat honetako hainbat ekitaldi. Gaueko desfileari eustea erabaki dute, dena dela.
Adifek jakinarazi duenez, gutxienez 30 minutuko atzerapenak izan dira arratsaldean.
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak esan du besteek hitz egiten duten bitartean, sozialistak lanean ari direla eta "ardatza" direla euskal politikan. Zumarragan egin duen ekitaldian, Pasaiako portuaren interes orokorra mantentzeko beharra azpimarratu du, gainea, bestela Arcelor Mittalek bere produkzioa nondik aterako ote duen galdetuz.
Santurtzin, udalean EAJ ordezkatu lezakeen gehiengo bat osatzeko aukerak ikusten ditu EH Bilduk. Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramaileak adierazi duenez, udal taldeen ardura izango da balizko akordio bat osatzea. Eta gaineratu du, Santurtziko alkatearen dimisioaren ondoren gertatutakoak argi islatzen duela "EAJren kudeaketa publikoa ulertzeko modua amaituta" dagoela. Atzo Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egindako elkarrizketan, Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak esan zuen, ordea, ez duela Santurtziko alkatetza galtzeko arriskurik ikusten.
Bigarren mailako errepide askotan, luizi txikiak izan dira eta ur-putzuak sortu dira nonahi. Legution, Kanpezun eta Astegietan ur putzu handiak daudela ohartarazi du Ertzaintzak, eta N-634 errepidean kontuz gidatzea gomendatu du, luizi batek arazoak sortu dituelako zirkulazioan, Zarautz eta Getaria artean.
Iberdrolak eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohar baten bidez inguruko udalerrietako bizilagunei jakinarazi dietenez, urtegia 544,5 metrotik gorako mailara iritsi da.
Nafarroa abisu horian dago gaur, larunbata, haizeteengatik, euriteengatik, elurteengatik eta luiziengatik. Ebroren ezkerraldeko ibaietan emaria nabarmen handitzea espero da.
15:00etan utzi dituzte bertan behera euriagatik eta haizeagatik EAEn ezarritako abisu horiak. Barnealdean eta Nafarroako Pirinioetan, abisupean jarraituko dute gauerdira arte, elurragatik. Itsas arriskuagatik ezarritako abisu horia ere egun osoan egongo da indarrean. Ipar Euskal Herria ere abisupean dago uholde arriskuagatik.
Berriatua eta Lekeitio lotzen dituen BI-2405 errepidea itxita egon da bart gauetik larunbat honetako 14:00ak ingurura arte. Arbola ebaki eta errepidetik kendu dute jada, baina denbora gehiago beharko dute telefono zerbitzua berrezartzeko.
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.