Danborradak eta Erretretak festa giroa jarri dute Gasteizen, euria egin arren
Tronpeta jotzaileen artean, bi emakume atabalarik historia egin dute gaur arratsaldean. Garbiñe eta Nerea izan dira, 101 urtetan, Erretretan parte hartu duten lehen atabalariak. Euriak atsedenik eman ez badu ere, gasteiztarrak gogotsu prestatu dira Armentiako zelaietan ospatuko duten San Prudentzio egunerako eta erromeriarako.