"Printzipioz" dermatosi nodularraren zabalkundea "kontrolpean" dagoela azpimarratu du Barredok
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak gogora ekarri duenez, pasa den martxoan Sardinian azken kasuak atzeman zirenetik ez da kasu berririk baieztatu Europar Batasunean. Hala ere, prebentzio neurriak mantentzearen alde hitz egin du.