Donostia, 24 orduko jaiari hasiera emateko prest
Begirada gehien Gipuzkoako hiriburuak biltzen baditu ere, Azpeitian eta Nafarroako Tafalla eta Lakuntza herrietan ere ospatzen dituzte danborradak.
Begirada gehien Gipuzkoako hiriburuak biltzen baditu ere, Azpeitian eta Nafarroako Tafalla eta Lakuntza herrietan ere ospatzen dituzte danborradak.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zamudioko Parke Teknologikoan egingo dute bilera, eta bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, enpresak, klusterrak eta beste hainbat eragile. Energiaren prezioen gorakadak euskal industrian izan dezakeen eragina aztertzea eta neurriak lehenbailehen hartzea izango dute helburu.
AEBko Komando Zentralak bideo bat zabaldu du Irango ontzien aurkako erasoekin. Adierazi dutenez, operazioaren helburua da nabigazioa berriz martxan jartzea.
Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean zeuden hiru gazte atxilotu zituzten, 16 eta 17 urteko bi gazte jipoitzeagatik eta iraintzeagatik. Gasteizko herritarrek babesa eta elkartasuna adierazi diete biktimei, eta horrelako jarrerak arbuiatu dituzten.
Erkidegoko iturriek zehaztu dutenez, bere diskurtsoaren helburua ez zen arauetan oinarritutako sistemarekiko errespetua lurperatzea, baizik eta azpimarratzea, gero eta gatazkatsuagoa den mundu honetan, EBk ezin dituela babes horiek baliatu bere interesak defendatzeko bide bakartzat.
Mercedes Benzek monobolumen VLE ibilgailu berria aurkeztu du astearte honetan Stuttgarten (Alemania). Erabat elektrikoa da eta Gasteizko lantegian egingo dute.
Bonbardaketak areagotu egin dira Iranen eta Libano hegoaldean, eta, dagoeneko, 1.250 hildako zenbatu dira, gehienak zibilak. Oraingoz, aldeek ez dute negoziatzeko asmorik agertu, nahiz eta Txinak eta Errusiak gatazka baretzea eskatu duten. Bien bitartean, Trumpek adierazi du Iranek minak jarri dituela Ormuzeko itsasartean eta, ez kentzekotan, "inoiz ikusi gabeko ondorioak" egongo direla mehatxu egin du.
Cristina Ibarrolak gogoratu du UPNren aspaldiko nahia dela artikulu hau indargabetzea, Konstituzioaren erreforma baten bidez, eta orain pausoa emateko arrazoien artean "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaera aipatu du.
Bizkaiko enpresa txikiek diru iturri gehiago izan dezaten finantzazio sistema berri bat jarri dute martxan Foru Aldundiak eta Elkargik. Herritarrek aukera izango dute enpresa txikiak arriskurik gabe finantzatzeko. Izan ere, ekarpenek Elkargiren berme osoa izango dute.