EAEko herritarren erdiak baino gehiagok uste dute hurrengo belaunaldiek gaurkoek baino aukera gutxiago izango dituztela
Ongizate Sailaren azterlan baten arabera, % 82k uste dute belaunaldien arteko elkartasuna zutabe bat dela euskal gizartean.
Ongizate Sailaren azterlan baten arabera, % 82k uste dute belaunaldien arteko elkartasuna zutabe bat dela euskal gizartean.
Segurtasun Sailak herritarrei gogorarazi diebenetako bankuek ez dituztela datu pribatuak eskatzen telefonoz eta mezularitza bidez, aldez aurretik bezeroaren identitatea egiaztatu gabe.
Enpresak Uria Menendez bulegoa kontratatuta dauka agertoki posible hori prestatzeko.
Datorren ikasturteari begira, Eskola Bikaina Denontzat elkarteak hainbat ekimen aztertu ditu ("eskola-motxila", berbarako), ikastetxe itunduetan kalteberatasun-egoeran dauden ikasleei oinarrizko zerbitzuak (jantokia, garraioa eta materiala) eskaintzen zaizkiela bermatzeko.
Arloko 73 profesionalek —mediku espezialistak, BAME ikasleak eta laguntza-unitateetako arduradunak— egin dute bat erabakiarekin, eta denek babesa adierazi diote dimititu berri duen Javier González Arteaga traumatologiako zerbitzuburuari.
2024tik, asko murriztu du bere eskaintza aire konpainiak. Hain zuzen ere, duela bi urte baino 3 milioi eserleku gutxiago eskaintzen ditu gaur egun. Ryanairren kontseilari delegetuak adierazi du Aenak proposatutako aireportuetako tasen igoera dela eskaintza murriztearen arrazoietako bat.
1987an Pasaian, Guardia Zibilaren esku, egoera nahasian hilik gertatu zen Lucía Urigoitia ETAko kidearen istorioa kontatzen du dokumentalak. Fikziozko zatiak eta lekukoen adierazpenak uztartzen ditu Lander Garroren pelikulak.
Lanegunetan, bost tren zerbitzu berri egongo dira norabide bakoitzean, eta asteburuan, bakarra. Guztira, 101 joan-etorri —orain arte baino % 85 gehiago— izango dituzte astean inguru horietako bizilagunek.
Donald Trumpen aurkako hirugarren atentatuak gogora ekarri du AEBko magnizidioen historia. Zenbait adituk salatu dute armak eskuraerrazak izateak areagotu egiten duela horrelako gertakari bat izateko arriskua.
20:00etan hasiko da erretreta udaletxeko balkoian eta, ondoren, Probintzia plazara joango da. Ondoren, 23:30etik aurrera, elkarte gastronomikoek hiriko kaleak zeharkatuko dituzte.