Espainiak 40.000 milioi euroraino handitu du gastu militarra, eta gehien gastatzen duten 15 herrialdeen artean dago
Centre Delàsek astelehen honetan aurkeztu duen txosten batean izaera militarreko gastuak gehitu dizkio Defentsa Ministerioko aurrekontuari; hala nola, ikerketarako partidak, atzerriko operazioak, partida industrialak eta abar. Horrek guztiak BPGren % 2,42ra igotzen dutela salatu du.