Eusko Jaurlaritzak 4 urtera arte luzatuko du seme-alabako hilean 200 euroko laguntza unibertsala
Dekretuak, halaber, familia gurasobakarretara zabaldu ditu 4 eta 7 urte arteko haurrentzako laguntzak, hilean 100 eurokoak.
Dekretuak, halaber, familia gurasobakarretara zabaldu ditu 4 eta 7 urte arteko haurrentzako laguntzak, hilean 100 eurokoak.
Geroa Baiko senatariak Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak Koldo auziaren eta Belateko tunelen inguruan egindako lana goraipatu du, eta, aldi berean, Senatuko batzorde paraleloak egindakoa deitoratu du, "PPk titularrak behar zituen heinean, kolpeka" funtzionatu baitu, bere ustez.
Adegik aurkeztutako txostenaren arabera, eragina bereziki handia da eraikuntzan: sektoreko enpresen % 78k adierazi dute gatazkak eragin handia edo oso handia izan duela haien jardueran.
Bestalde, langabeziak apur bat behera egin du EAEn eta Nafarroan, bai apirilarekin eta baita aurreko urteko maiatzarekin alderatuta. Nafarroaren kasuan, 2008tik maiatzean izandako daturik onena da.
Bi ibilgailuk istripua izan dute eta ondorioz errei bat itxi dute Lasarte-Oriara bidean.
Uda honetan, egungo araudia aplikatzen jarraituko du, inguruko udalerrietako bizilagunek TAOaren gune berdean aparkatzeko aukera izan dezaten; ez, ordea, turistek zein herrian bigarren etxebizitza dutenek.
Anita Maravillas euskal konpainiaren txotxongilo ikuskizunak haur, gazte eta familientzako lan onenaren saria jaso du bart, Meridan. Gainera, Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Max saria irabazi du, eta Ezezagunok Irungo afizionatuen antzerki elkarteak, gizarte arloko Max saria.
Gorpuak kolpeak ditu. Autopsiaren emaitzaren zain, hipotesi guztiak zabalik ditu Ertzaintzak.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
AEBko presidentearen arabera, Irango gerrari amaiera ematea eta Ormuzko itsasartea irekitzea ahalbidetzeko akordiorako aukera egon daiteke datorren astean. Aitzitik, Teheranek iragarri du Washingtonekiko elkarrizketak eten egin dituela.