Fiskaltzak dio Maialen Mazonen ustezko hiltzaileak "jakitun" zegoela eta "nahita" hil zuela emakumea, eta uste du sufri zezan jardun zuela
Arabako Lurralde Auzitegian, Maialen Mazonen hilketa argitzeko epaiketan aldeak ondorioak aurkezten ari dira gaur. Fiskaltzak eta akusazioek 45 urteko zigorrak eskatzen dituzte, hilketagatik, bi abortu deliturengatik eta adin txikiko bat abandonatzeagatik; izan ere, argi dute Maialeni hiltzeko helburuz eman zizkiola 13 labankada, eta une oro zela egiten zuenaz kontziente.