Uxue Barkos Belateko batzordeaz: "Nafarroan lan serioa eta zorrotza egin da; Senatuko batzordeak ispilu ona zuen hor bere buruari begiratzeko"
Geroa Baiko senatariak Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak Koldo auziaren eta Belateko tunelen inguruan egindako lana goraipatu du, eta, aldi berean, Senatuko batzorde paraleloak egindakoa deitoratu du, "PPk titularrak behar zituen heinean, kolpeka" funtzionatu baitu, bere ustez.