Gizon baten gorpua agertu da Irunen, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du
Hilotza Belaskoenea auzoan agertu da, txabola batzuen ondoan. Lehen hipotesien arabera, suzko arma batek eragindako lesioen ondorioz hil da.
Hilotza Belaskoenea auzoan agertu da, txabola batzuen ondoan. Lehen hipotesien arabera, suzko arma batek eragindako lesioen ondorioz hil da.
Jose Luis Rebordinosek, aurten lekukoa emango dion zuzendariak, eta Koldo Almandoz eta Lara Izagirre zinemagileek Beloki Zinemaldiko buru izendatu izanaz hitz egin digute.
Indar Gorriko kideak dira guztiak eta desordena publikoak eta agintaritzaren aurkako atentatua leporatzen dizkiete. Operazioak zabalik jarraitzen du.
Ikasgelak itxi ordez, ratioak murriztea eta liberatutako baliabideak irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko baliatzea eskatu dute SEPNA-FSIE eta UGT sindikatuetako ordezkariek.
Ikertzaileek ozeanoko aldaketen lau hamarkada berreraiki dituzte, eta, lehen aldiz, behaketa zuzenen bidez baieztatu ahal izan dute berotze globala modu kezkagarrian ari dela aldarazten Ozeano Australeko korronteak. Aldaketa horiek planeta osoan karbonoa eta beroa erregulatzeko ozeanoek duten gaitasunean eragiten dute.
Iazko lehen hiruhilekotik aurtengo lehen hiruhilekora, 6.700 langabe gehiago zenbatu dituzte EAEn (% 8,08), eta 5.800 gehiago Nafarroan. Landunen kopuruak ere gora egin du Euskadin (7.700 gehiago) eta behera, berriz, Nafarroan (1.300 gutxiago). Bestalde, Espainiako Estatuan 231.500 langabe gehiago erregistratu dituzte 2026ko lehen hiruhilekoan, 2013tik izandako hiruhilekorik txarrenean.
AEBko presidentearen segurtasunari buruzko eztabaida puri-purian dagoela, zabaldu da ez zutela biziraule izendatzeko sistema ezartzea aurreikusi. Protokolo horren arabera, kabineteko kide bat isolatzen dute, atentaturen bat gertatuz gero presidente kargua har dezan.
Modako enpresak Ipar Euskal Herriarekin duen lotura indartu du saltokia inauguratuta, eta sasoi arteko bildumaren aurkezpenarekin. Gaur izango da, eta hainbat aurpegi ezagun espero dira, tartean Pedro Pascal, Naomi Campbell eta Jacob Elordi.
Talde arabarrak iragarri du martxoaren 13an ere eskainiko duela "Etxean" ikuskizuna Gasteizen, martxoaren 19ko eta 20ko kontzertuetarako 30.000 sarrerak 24 orduan saldu ondoren.
Ostegunean, Jimmy Kimmel Live programan, Kimmelek Etxe Zuriko korrespontsalen afaria animatzeko aukeratutako komediantea izan balitz esango lukeenaz parodia egin zuen. Parodiaren une batean, Kimmelek esan zuen: "Begira Melaniari, hain ederra. Trump anderea, alargundu zain dagoenaren distira duzu". Etxe Zuriko maizterrek gaitzetsi egin zituzten hitzak; Melaniak "gorroto eta indarkeriaren" erretorikatzat jo ditu.