Haizeak arbola bat eta argindar sarearen zati bat errepidera bota ditu Mendexan, eta telefono barik utzi ditu lekeitiarrak
Berriatua eta Lekeitio lotzen dituen BI-2405 errepidea itxita egon da bart gauetik larunbat honetako 14:00ak ingurura arte. Arbola ebaki eta errepidetik kendu dute jada, baina denbora gehiago beharko dute telefono zerbitzua berrezartzeko.