Bonolotoak ia bi milioi euroko saria utzi du Zarautzen
Zarauzko Xoxoa tabernan baliozkotutako txartel bati 1.972.129 euroko saria eman diote Bonolotoaren zozketan.
Zarauzko Xoxoa tabernan baliozkotutako txartel bati 1.972.129 euroko saria eman diote Bonolotoaren zozketan.
300 pertsona inguru izan dira Bizkaiko udalerriko protestan; Lapurdiko hiriburukoak, aldiz, 200 pertsona inguru bildu ditu.
Gatzagak elkarteak 2008an berreskuratu zuen jai hau, eta oso egun berezia bihurtu da ordutik gatz egile guztientzat. Aurten, gainera, omenaldia egin diete Gatz Harana bizirik mantendu zuten emakume guztiei.
Halaber, Txinari % 100eko muga-zergak jartzeko eskatu die AEBko presidenteak aliatuei, Asiako herrialdeak Errusian duen eragina baliatu dezan eta gerrari amaiera eman diezaion.
110.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute larunbat honetan Londresen, "Batu dezagun Erresuma" lelopean egindako manifestazioan. Tomy Robinson eskuin muturreko aktibistak deitu du protesta, legez kanpoko immigrazioaren aurka. "Erresuma Batua esnatu da azkenean", adierazi du Tommy Robinsonek manifestazioaren amaieran, eszenatokitik. "Abertzaletasuna da etorkizuna, mugak dira etorkizuna", erantsi du. Gutxienez 9 pertsona atxilotu ditu poliziak.
Gutxienez 25 pertsona zauritu dira, horietako hiru larri, Madrilgo Puente de Vallecas barrutiko Manuel Maroto kaleko 'Mis Tesoros' tabernan izandako leherketa baten ondorioz. Leherketa horrek eraikinaren goiko aldean zeuden etxebizitzei ere eragin die. Madrilgo Udaleko suhiltzaileen bozeramaile baten arabera, "gas kontzentrazio" batek eragin du leherketa.
Horren aurrean, txokolategileek bi aukera dituzte: prezioak igo edo kalitatea txikitu. Boli Kosta eta Ghana dira kakao ekoizlerik handienak, mundu osoan kontsumitzen den kakaoaren % 60 inguru ekoizten baitute han.
Israelen aurkako eta Palestinaren aldeko protestan, 100 manifestarik Vueltako ibilgailuen karabana geldiarazi dute helmugatik 18 kilometrora. Ziklistek, baina, errepidearen hegaletatik egin dute bidea, manifestariak erdian utzita.
Paolo Malpetti italiarra Ukrainan bizi zen familiarekin. 2022an Hernanira joan ziren guztiak, babes bila. Uda hasieran, berriz, Kievera itzuli ziren. Erasopean bizitzea euren egunerokoa da orain.
Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak, Richar Vaquerok, alderdia erabilgarri izan behar dela azpimarratu du: "Herritarren bizitza hobetuko duten proposamen zehatzekin euskal erakundeetan erabilgarriak izatea eta fiskalizazio zorrotza eta eraikitzailea egitea dira gure lehentasunak".