Israelek 366 palestinar hil ditu su-etena indarrean sartu zenetik
Israelgo armadak palestinarrei tiro egiten jarraitzen du "lerro horia" deituriko mugatik, gehiegi hurbiltzen direla argudiatuz. Herritar gehienek ez dituzte muga horiek ezagutzen.
Israelgo armadak palestinarrei tiro egiten jarraitzen du "lerro horia" deituriko mugatik, gehiegi hurbiltzen direla argudiatuz. Herritar gehienek ez dituzte muga horiek ezagutzen.
EAJk dokumentu ofizialak osorik desklasifikatu ditzaten eskatu du.
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
Miguel Moreno Purroyk agerraldia egin du astearte honetan Nafarroako Parlamentuan, herri-lanen lizitazioari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean. 2016 eta 2018 urteen artean Koldo Garciari laguntzeko jardun zuela adierazi du, eta "oker" aritu zela aitortu arren, ukatu egin du ezein "ustelkeria sareren parte" izatea.
Halaber, hildakoei eta haien senitartekoei adierazi die "aitortzen eta ohoratzen" dituela. Ministroen Kontseiluaren ostean izango den prentsaurrekoan irakurriko dute adierazpen instituzionala.
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak "Polizia Armatu frankistaren neurriz kanpoko jarduna" gaitzetsi du. Franco hil arren, frankismoa bizirik zegoela adierazi du Etxeberriak. "Zoritxarrez, Gasteizen bere aurpegirik gaiztoena erakutsi zuen", gaineratu du.
Lehendakariak “egia, justizia, aitortza eta biktimen erreparazioa” eskatu ditu 1976ko martxoaren 3ko sarraskitik 50 urte bete direnean. “Memoria oso eta inklusiboa behar dugu, horrela baino ezingo baita oraindik zabalik den zauria itxi. Biktimekiko Eusko Jaurlaritzaren eta neure konpromisoa erabatekoa da”, azpimarratu du.
Sasoiko lehen antxoak euskal portuetara iritsi dira, kostera hasi eta hurrengo egunean. 20 tona sartu dira, esaterako, Getariako portuan. Orain ikusi behar zenbatean saltzen duten kiloa arraindegietan, eta uste bezain gozo ote dagoen.
Iraungitako dosien inguruko ikerketaren arabera, txertaketa-sistemaren banaketan, trazabilitatean eta barne-kontroletan egon dira arazoak.
Hego Euskal Herrian 137.000 langabe inguru daude.