Izaro abenduan itzuliko da, disko berriarekin
Mallabiar kantariak “Arkitektura” disko berria kaleratuko duela iragarri du. 2027ko urtarrilean aurkeztuko du lan hori zuzenean, Irunen.
Mallabiar kantariak “Arkitektura” disko berria kaleratuko duela iragarri du. 2027ko urtarrilean aurkeztuko du lan hori zuzenean, Irunen.
Zehazki, iazko urtarrilean 226.367 pertsonak zuten atzerritar jatorria Euskadin, hau da, biztanleria osoaren % 10,2; 2024ko urtarrilean baino hiru hamarren gehiago, eta espainiar Estatuko % 14,1eko batezbestekoaren azpitik.
Xabier Ortueta AFM Clusterreko zuzendariak adierazi duenez, " aurten, eskarietan, AEB gure lehen merkatua izan da. Eskarien % 22 handik jaso ditugu". "Egoera kudeatzako zaila da, baina ondo manejatu gara makina erremintaren behar handia dutelako", gaineratu du Ortuetak.
Jose Antonio Entrecanales Accionako presidentea bi aldiz deitu dute ikerketa batzordera, baina bi kasuetan ordezkariak bidali ditu. Irati Jimenez ikerketa batzordeko presidentearen esanetan, Entrecanales bera deitu dute eta ez Acciona enpresa (pertsona juridiko gisa), eta desobedientzia delitua egin duelakoan Fiskaltzari jakinaraztea erabaki du ikerketa batzordeak.
Espainiako Gobernuko presidente ohiak ohartarazi du Aragoiko eta Extremadurako emaitzak errepikatu daitezkeela Estatu mailan, eta PSOE eta PP kritikatu ditu proiektu politikorik ez dutelako.
Lau antolakundeen hitzetan, hilaren 21a abiapuntua izango da aliantza komun, elkarbanatu eta ireki bat eraikitzeko datorren hauteskunde orokorretara begira, "sendoa eta denboran zehar fidagarria" izango den eremua. Ez alferrik, asmoa da hauteskunde testuingurutik haratago, gizarte mugimendu aurrerakoi bat aktibatzea.
Cebekeko presidente Guillermo Bucesek gogorarazi duenez, Bizkaiko patronalak ohartarazi zuen enpresa horrek "bere ekoizpenaren zati oso handi bat Amerikako merkatura bideratuta duela, % 45 edo % 50 inguru", eta "merkatu hori, % 50eko muga-zerga ezartzeagatik, bat-batean desagertzen bazaizu, zure bideragarritasuna kolokan jartzen duen arazo larri bat duzu".
Goizean langileen batzordea osatzen duten ordezkariek bilera egingo dute, arratsaldeko batzarra prestatzeko. Zuzendaritzak 301 langile kaleratzeko (274 Amurrion eta 27 Trapagaranen) eta Amurrioko altzairutegia ixteko asmoa agertu die langileei.
Bi sindikatuek salatu dutenez, negoziazio kolektiboa blokeatuta dago, dagoeneko indarrean beharko luketen soldata-igoerak ez dira ordaindu eta ez da aurrerapausorik eman ratioetan, funtzioetan eta lanaldietan. Egoera hori jasanezina da, sindikatuen ustez, eta zerbitzuaren kalitateari eragiten dio.
Elisa Mouliaak agerraldia egingo du gaur, asteartea, eguerdian, "akusazio partikularrean jarraitu ala ez iragartzeko". Alfredo Arrien abokatuarekin batera agertuko da kazetarien aurrean, atzo bertan "zer erabaki hartu aztertzen" ari zela jakinarazi ostean.